Euskal enpresariei gero eta gehiago interesatzen zaie atzerrian inbertitzea

Araba

Eusko Jaurlaritza, 22/03/2012

Euskal enpresarien eta SPRIko kanpo sarearen arteko bilerak, azken hiru asteetan egin direnak, ia %50 hazi dira iazko urtearekin konparatuta. Guztira, 883 bilera egin dira, hau da, 281 gehiago.

Brasil, Txina, Alemania, India, Mexiko eta Argentina izan dira interes handiena piztu duten herrialdeak eta beraz Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak herrialde horietan dituen ordezkari eta aholkulariekiko bilerak eskatu dira gehienbat.

Eusko Jaurlaritza 62 herrialdetara hedatzen da SPRI Taldearen bidez; 16 enpresa bulego ditu 14 herrialdetan eta aholkulari bana 48 herrialdetan. Iaz euskal enpresentzako 422 proiektu egin ziren 59 merkatutan.

Partekatu

Beste berri batzuk