Euskaltelek bere emaitzei eutsiko diela aurreikusten du nahiz eta diru-sarrera gutxiago lortu

Bizkaia

Euskalteleko presidente José Antonio Ardanzak atzo baieztatu zuenez, konpainiak egungo krisi-egoerari “aurre egiteko gaitasuna” du eta bere hitzetan, egungo aurreikuspenen arabera, aurten “diru-sarreren mailak behera” egingo du eta emaitzei eutsiko zaie. Bilbon egindako prentsaurreko batean azaldu zuen Euskaltel egungo egoera ekonomikoaren “jakitun dela”, enpresek jasaten ari dituzten arazoek fakturazioaren “murrizketa edo desagerpena” eurekin dakartzatelako. Adierazi zuenez, bezero partikularren kasuan telefono bidezko konexioak gutxitu ez diren arren, beren iraupena murriztu egin da. Nahiz eta kontsumoa gutxitu, baieztatutakoaren arabera, konpainia “gai da ekaitz honetatik onik ateratzeko”. Honela, egungo aurreikuspenen arabera –urtearen erdialdean “errepasatuko dira”–, konpainiak uste du “seguruenik diru-sarreren maila murriztuko dela eta emaitzei, funtsean, eutsiko zaiela”.

Partekatu

Beste berri batzuk