Euskaltelek Mundu Itunaren aitortza gorena lortu du, gardentasunagatik

“Advanced” kategoria balioespen-maila gorena da Nazio Batuen Mundu Itunaren printzipioak ezartzeari dagokionez, eta hari atxikitako konpainien txostenen gardentasun eta informazio-graduari dagokienez.

Mundu Itunak, bere Global Compact Differentiation Framework tresnaren bitartez,  Maila Aurreratukotzat aitortu du (“Advanced”, sailkapen gorena) Euskaltelek aurkeztutako Progresu Txostena, Mundu Itunaren printzipioak ezartzeagatik, txostenaren gardentasunarengatik eta informazioarengatik.

Sailkapen horrekin, alde batetik, aitortza bat jasotzen du Euskaltelek, Mundu Itunaren printzipioak bere kudeaketan txertatzeko moduagatik eta interes-taldeekiko gardentasunagatik, eta, bestetik, konpromiso berri bat hartzen du, bikaintasunaren bidean aurreratzeko, informazioaren kudeaketa eta jasangarritasunaren arloko emaitzak hobetzeko.

2003an Mundu Itunari atxiki zitzaionetik, eta Mundu Itunaren Espainiako Sarearen bazkide fundatzaile den aldetik, Euskaltelek uste du bere kudeaketaren gardentasuna eta jardunbide egokiak partekatzea bide onak direla inguruarekiko erantzukizun soziala erakusteko. Horregatik egiten ditu zuzenean aurrerapen-txostenak (COP) eta GRIren araberako jasangarritasun-txostenak (aitortza duen hirugarren batek egiaztatuak); txosten horien bidez hobekuntzak identifikatzen ditu Euskaltelek, eta erantzukizun soziala duen enpresa moduan jarduten duela jakinarazten die interes-taldeei.

Euskaltelen Aurrerapen Txostena  (Communication on Progress) eskuragarri dago Nazio Batuen Mundu Itunaren web gunean.