Eusko Jaurlaritzak bere I+G politiken etengabeko hobekuntza bilatzen du Austrian ‘Know-Hub’ proiektu europarraren barruan

Araba

Know-Hub proiektuak helburu dauka esperientziak trukatzea eta berraztertzea eskualdeko estrategien kudeaketaren eta espezializazio adimendunaren estrategien prestakuntzaren arloan (S3- Smart Specialization Strategies). Proiektuan parte hartzeak honako helburu hauek ditu: Gure estrategia berriak berraztertzea (biobasque, nanobasque, energibasque, kronikbasque, marbasque (advance manufacturing…)), bai eta arestian onartutako PCTI 2015-ri egokitzen zaizkion berrikuntzarako estrategia, politika eta tresna berriak garatzea. Garatzekoa den lanari esker gure lehiakortasun-posizioak hobera egingo du HORIZON 2020 oinarrizko programa europar berriari begira eta nazioarteko merkatuetan. Proiektuan Europako hainbat eskualdek eta zenbait herrialdek parte hartzen dute, esaterako Polonia, Belgika, Hungaria, Frantzia, Austria, Alemania, Eslovakia, Bulgaria eta Espainia.

Eusko Jaurlaritza, 13/06/2012

Eusko Jaurlaritzak bere berrikuntza-politikak aurkeztuko ditu Know-Hub proiektuaren barruan, bertan Europako hainbat eskualdek parte hartzen dutela. Know-Hub proiektuak helburu dauka esperientziak trukatzea eta berraztertzea eskualdeko estrategien kudeaketaren eta espezializazio adimendunaren estrategien prestakuntzaren arloan (S3- Smart Specialization Strategies).

Maiatzaren azken astean partehartzaile eslovakiarrak (Banská Bystrica) egon ziren Euskadin. Orain, aitzitik, Eusko Jaurlaritza Austria Beherera joango da berrikuntza-politika “in situ” ebaluatzeko, eta eskualde horretan Espezializazio Adimendunaren Eskualdeko Estrategiak (S3) ezartzeko eta diseinatzeko erabilitako jardunbide egokien kasuak detektatzeko.

Europako Batzordeak pizgarriak eman dizkie eskualdeei I+G-i-ko erronkei aurre egiteko 1990etik. Gaur egun, Horizon 2020 programa europarrean ari da lanean 2014-2010 aldirako.

Horizon 2020 deritzanaren helburua da berrikuntzaren arloan Europa mundu mailako gune lehiakorra bilakatzea. Europako eskualde guztiek ez dute I+Grako ahalmen berdinak. Horregatik, beharrezkoa iritzi diote antzemateari zeinetan nabarmentzen diren eta bultzatu behar diren bakoitzaren talentua, industria-sarea, ahalmen publiko-pribatua, elkarteak etab. kontuan izanik. Know-hub proiektua aurretiazko lan horren funtsezko alderdia da.

Ekainaren 11, 12 eta 13an, Edorta Larrauri jaunak, Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendaria, eta Alberto Fernández jaunak, SPRIko Estrategia Teknologikorako Unitateko burua, osatzen duten ordezkaritzak hainbat bilera izango ditu Austria Behereko ikerketa-eragileekin eta ordezkari politiko eta enpresarialekin. Bilera horietan honako gaiok jorratuko dira: berrikuntzako eskualde-politiken eraginak ebaluatzeko sistema, sistema zientifiko-teknologikoaren sistemaren eta enpresen arteko harremanak, finantzatzeko tresnak eta bideak, eta S3 izenekoen garapena.

Euskadirako, proiektuan parte hartzea funtsezkoa da gure estrategiak berraztertu ahal izateko (biobasque, nanobasque, energibasque, kronikbasque, marbasque (advance manufacturing)…) bai eta arestian onartutako PCTI 2015-ri egokitzen zaizkion berrikuntzarako estrategiak, politikak eta tresna berriak garatzeko. Gainera, horri esker gure lehiakortasun-egoerak hobera egingo du HORIZON 2020 oinarrizko programa europar berriari begira eta nazioarteko merkatuetan.

Ildo horretatik, Euskadik S3ko beste programa batzuetan ere parte hartzen du, esaterako “Keen Regions” eta “TRES” izeneko programetan.

Partekatu

Beste berri batzuk