Eusko Jaurlaritzak, Finantza erakunde nagusiek eta EBSek I+G proiektuak eta energia eraginkortasunekoak finantzatzeko laguntza programa sustatuko dute
Ekonomiaren  Grapen  eta  Azpiegituretako  sailburu  Arantxa  Tapia  eta  Ogasun  eta  Ekonomiako  sailburu  Pedro  Azpiazu  gaur  goizean  elkartu  dira  Euskadiko  banku-erakunde  nagusien  (Kutxabank,  Laboral  Kutxa,  Banco  Santander,  Caixabank,  Banco  Sabadell,  Caja  Rural  de  Navarra  eta  Bankinter)  ordezkariekin,  elkar  bermatzeko  sozietateekin  (Elkargi  eta  Oinarri)  eta  Finantzen  Euskal  Institutuarekin  ikerketan,  garapenean,  berrikuntzan,  energia  eraginkortasuneko  neurrietan  edota  energia  berriztagarriak  erabiltzekoetan  eta  ekimen  zientifiko  eta  teknologikoetan  egiten  diren  inbertsioak  finantzatzeko  laguntza-programa  bultzatzeko.
Programa honek 200 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du guztira: finantziazioa 150 milioikoa izango litzateke eta gainerako ekarpena eskatzaileen finantzazio propioaren kargura, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZRBP) esparruan.