Eusko Jaurlaritzaren bultzada berria enpresen lehiakortasuna hobetzeko

Araba

–      Irailaren 30ean amaituko da Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Lehiabide Programaren baitan banatzen dituen 2 milioi euroak eskuratzeko epea

–      Euskal enpresariak www.spri.eus zerbitzuaren bidez sar daitezke Lehiabide Programara

Irailaren 30ean amaitzen da epea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Lehiabide Programaren baitan banatzen dituen 2 milioi euroak eskuratzeko. Euskal enpresei zuzendutako ekimena da eta helburua du lehiakortasuna hobetzen laguntzea ingurune globalean.

Innobideak-Lehiabide Programa hori Innobideak Estrategiaren barruan dago eta bere helburua da laguntza ematea garatzeko, hazteko, merkatu berrietara sartzeko eta nazioartekotzeko asmo sendoa duten enpresei, edozein dela ere bakoitzaren gaitasun teknologikoa. Bestalde, Innobideak Estrategiaren helburua da euskal enpresetan berrikuntza bultzatzea, bereziki ETEetan, gaitasun hobeak izan ditzaten gaur egungo testuinguruan sortzen diren erronkei aurre egiteko, eta oinarri sendoak finka ditzaten euskal enpresek mundu globalizatuan beharko duten lehiakortasuna garatzeko.

Funtsean, programak lehiakortasuna hobetzeko ekintzak garatzen lagunduko du informazio gizarte eta komunikazio sektoreetan erauzketa, ekoizpen edo eraldaketa jarduerak, bai eta horien produkzio prozesuerekin lotutako zerbitzu teknikoak garatzen dituzten enpresa industrialetan, baldin eta jarduera zentroa Euskadin badute. Bide horretan, hainbat ekintza garatuko dira enpresen lehiakortasun posizionamendu globala hobetzen lagunduko duten proiektu estrategikoak (indibidualak, lankidetzan eginikoak nahiz sektore, enpresa eta lurralde eragileek bultzatuak) ahalbidetzeko.

Innobideak-Lehiabide programan sartzen diren proiektuak hiru motatakoak izan daitezke: “Negozio eredua berriro definitzea”, “Produktu berriak diseinatzea edota lehendik dauden produktu/prozesuetan hobekuntza nabarmenak egitea eta produktu berriak merkaturatzeko prozesua azkartzen duten dinamikak ezartzea”, eta “Antolakuntzako egitura berriak diseinatzea”.

Programa honekin emango diren laguntzak diru-laguntza ez itzulgarriak izango dira eta kostu hautagarrien %50erainokoak izan daitezke, 45.000 euroko mugarekin proiektu indibidualetan, eta %60rainokoak 100.000 euroko mugarekin lankidetzan eginiko proiektuen kasuan.

Programaren helburu nagusia emaitzak lortzea da. Horregatik, laguntzaren zati bat (%20) jasotzeko baldintza izango da enpresek eurek euren proiektu proposamenean aurreikusitako emaitzak lortzea  fakturazioan, enpleguan eta merkatu kuotan. Alderdi horiek guztiak aztertuak izango dira diruz lagundutako proiektua gauzatzen denetik urtebetera.

 

Partekatu

Beste berri batzuk