Eusko Jaurlaritzaren ETORGAI programa, Unai de Arteche, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Iberdrola, 2010eko GAIA SARIDUNAK

Bizkaia

• Euskal Herriko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkartearen IV. sariek (GAIA-Cluster TEIC) sektorearen garapenaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonak, erakundeak eta programak aintzatesten dituzte.

• Ibilbide profesional nabarmenenaren Félix Zulueta saria Unai de Artecheri eman zaio, Arteche Hermanos, S.A. elektronika etxekoari.

• Saria emateko ekitaldian berrehun gonbidatu inguru izan dira Donostiako Aquariumeko Auditorioan gaur arratsaldean. Ekitaldi horretan bi hamarkada baino gehiagoz GAIAren bazkide diren enpresak ere omendu dira.

Euskal Herriko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkarteak (GAIA-Cluster TEIC) GAIA SARIAK 2010 eman ditu laugarren aldiz; oraingoan Unai de Arteche, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren ETORGAI programa eta Iberdrola izan dira sarituak.

Ekitaldi ofiziala gaur arratsalde-iluntzean izan da Donostiako Aquariumean eta 200 gonbidatu izan dira bertan. Cesar Caicoya arkitektoa eta IDOMeko bazkide zuzendariak ere hartu du parte eta “Ametsak eraikitzeko tresnak” hitzaldia eman du.

Gonbidatuen artean zeuden, Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia; Bernabé Unda, Eusko Jaurlaritzako industria, berrikuntza, merkataritza eta turismo kontseilaria; Arantxa Tapia, mugikortasuneko foru diputatua; Juan Goicolea berrikuntza eta teknologia kontseilari ordea eta Pedro Gómez Damborenea, industria, berrikuntza, merkataritza eta turismo kontseilari ordea.

Mailei dagokienez, lehenengo GAIAK Saria administraziorik konprometitu eta sentsibilizatuenari eman zaio, Gipuzkoako Foru Aldundiari, eta Markel Olano ahaldun nagusiak jaso du. Sari honekin sektorearentzako programa garrantzitsuetan egiten duen elkarlana aitortu zaio foru erakundeari, adibidez, Gaia Net Exchange, Gipuzkoan ibilgailuen fluxuaren kudeaketa eta monitorizazio sistema berritzailea abian jartzeko proiektua edo kirolean teknologiak sustatzea, besteak beste.

GAIAn azpimarratzen dute funtsezkoa dela erakunde publikoetatik garatu eta TEIC sektorearen garapenarekin edo aplikazioekin zerikusia duen azpiegitura orok “hasieratik sektorearen konplizitatea eta lankidetza izatea. Horrela baino ezingo da lortu Administrazioek sustatzen duten iraultza teknologikoa eta, bide hau hartu du dagoeneko Gipuzkoako Foru Aldundiak”.

Sektorearen B+G+b jardueren garapenean laguntza-programarik esanguratsuenaren GAIA Saria Eusko Jaurlaritzaren ETORGAI programarentzat izan da eta Bernabé Undak jaso du saria, Eusko Jaurlaritzako industria, berrikuntza, merkataritza eta turismo kontseilariak.

Zientzia, teknologia eta berrikuntza plana 2010ean markoan sortua, enpresentzako enpresa-ekimen estrategikoen garapena babesten du programak. GAIAtik azpimarratu da ETORGAI programari esker teknologia eta produktu ugari garatu ahal izan dela, TEICen sektorean enpresa lehiakorragoak eta globalagoak izateko.

“Programari esker enplegua sortu da eta euskal ekoizpen sarea teknologikoki hobeto kokatu da; horregatik aitortu nahi dugu ekimena”, esan dute.

Sektorearekin konpromisorik handiena duen trakzio-erakundearen GAIA Saria IBERDROLAri eman zaio eta Pedro Velasco negozioetako zuzendariak jaso du. Elkarteak gogorarazi du hazken hamabost urteetan asko hazi eta zabaldu dela IBERDROLA nazioartean eta konpainia energetikoak azken urteetan konpromiso argia izan duela elektronikaren azpisektorearekin, horregatik eman zaio GAIA SARIA 2010.

IBILBIDE PROFESIONALAREN SARIA

Gaueko unerik hunkigarrienetako ibilbide profesional esanguratsuenaren Félix Zulueta saria izan da. Unai de Artechek jaso du saria, Félix Zuluetaren seme-alaba Mercedes eta Iñigoren eskutik. Félix Zulueta GAIAko presidente-ohia eta Klusterra Elkarte bezala hasi zenean erreferente izan genuen.

Unai de Artecheri emandako sariarekin, GAIA-Cluster TEICek gernikar hau omendu nahi izan du, bizi osoa enpresari eta sektoreari eskaini baitio. Honen bidez, gaur egun sektorea nazioartean erreferente izaten lagundu duten milaka profesional aintzatetsi nahi izan dira, Euskadiren garapen sozio-ekonomikorako funtsezkoak izan baitira.

Partekatu

Beste berri batzuk