Donostiako Teknologi Parkeak “Ate Irekien Eguna” egingo du azaroaren 21ean Zientziaren kutxaGunean

Gipuzkoa

 

• Ate Irekien Egunaren XI. edizio honetan, adin guztietarako jarduerak izango dira kutxaGunean 11:00etatik 19:00tara.

• Bic Gipuzkoa Berrilan, CEIT-Tecnum, Elkargi, Euskaltel, Tecnalia, Basque Center On Cognition, Brain and Language, Innobasque, CITA-Alzheimer, Saludnova eta Tecnolat enpresa eta zentro teknologikoen lana ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

 • Urtero bezala, Argazki Digitalaren Miramon lehiaketa ere egingo da.

 • “Astea”, Zientzia, teknologia eta berrikuntza gizartean komunikatzeko Euskadin egiten den ekitaldi handienaren barruan kokatzen da Ate Irekien Eguna

 

Miramon Erakusteko Egunaren hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa. Donostiako Teknologi Parkeak eta Zientziaren kutxaGuneak antolatuta, goizeko 11etan hasi eta 19:00 arte, familia osoari zuzendutako jarduerak antolatu dira. Zientziaren kutxaGunean haurrentzako tailerrak, zientzia ikuskizunak, animazioak, Planetariumera bisitaldiak eta Parkean kokatutako enpresen erakusketa egon dira. Argazki Digitalaren VII. Miramon Lehiaketa ere egingo da.

Gaztetxoenek honako tailer hauetan parte hartzeko aukera izango dute: Planetarium Txiki, Planetarium, Blandiblú eta Energiarekin. Elektrizitate Ikuskizuna adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Zientziaren kutxaGunearen erakusketa iraunkorra ere zabalik izango da eta museoaren kanpoaldean Segway ibilbidea.

Bic Gipuzkoa Berrilan, CEIT-Tecnum, Elkargi, Euskaltel, Tecnalia, Basque Center On Cognition, Brain and Language, Innobasque, CITA-Alzheimer, Saludnova eta Tecnolat enpresa eta zentro teknologikoek egunero Donostiako Teknologi Parkean egiten duten lana ezagutzera emango dute.

Teknologi Parkeen Ate Irekien Eguna, “Astea” zientzia, teknologia eta berrikuntza gizartean komunikatzeko Euskadin egiten den ekitaldi handienaren barruan dago. Astearen helburua da zientziaren kultura gizartean bultzatzea eta gazteen artean zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzea. Aukera ezin hobea, laborategietatik kanpo ikerketa aurkitzeko eta berrikuntza eguneroko zerbait bihurtzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk