Bizkaiko Teknologi Parkeak “Ate Irekien Eguna” egingo du azaroaren 21ean

Bizkaia

• Aurten, lehen aldiz, BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa ikusteko aukera izango dute Bizkaiko Parkera bertaratzen direnek.

• Adin guztietarako jardunak, zientzia tailerrak, magia ikuskizuna, ibilbide gidatuak Parkeko zuhaitzak ezagutzeko, golf ikastaroa, enpresa eta zentro teknologikoetara bisitek osatzen dute egun horretarako prestatutako egitaraua.

XI. edizioa izango du aurten Bizkaiko Teknologi Parkearen Ate Irekien Egunak. Goizeko 10etatik 14:00 bitartean, hainbat ekitaldi izango da bertan: haur eta gazteentzako Zientzia-Guneak, Aeromodelismoa, Magia Ikuskizuna, Zuhaitzen Ibilbidea, Dantza, Musika, baita Kalejira Zientifikoa ere. Euskal Energia Erakundeak zenbait ibilgailu elektriko jarriko ditu ikusgai eta bisitariek bizikleta elektrikoak erabili ahal izango dituzte.

Aurtengo nobedadea BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa izango da, ateak irekiko baitutu bertaratzen diren guztiek ikusteko aukera izan dezaten. BTEKek zientzia eta teknologia gizartera, batez ere ikasleei hurbiltzea du helburu, diseinu erakargarri batez egindako moduluei esker. Besteak beste Mundu digitala, Nanoteknologia, Bioteknologia edota Robotikaren esparruan ibilbide dibertigarria egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. BTEK Bizkaiko Teknologi Parkeko 602 eraikinean kokatuta dago, piramide formako bi bolumenez osatutako eraikina. Dagoeneko hainbat arkitektura sari lortu ditu eraikin bitxi honek.

Honez gain, enpresa eta zentro teknologikoak bisitatu eta egun horretarako antolatu dituzten ekintzek eta beste hainbat jardunek osatuko dute egun horretako egitaraua:

– INGETEAM – Puzgarriak

– TECNALIA 202 eraikinean – Haurrentzako jardunak

– GAIKER-IK4 – Bioteknologiari, giza genomari etabarri buruzko jarduerak

– AZTI – Produktuen simulatutako dastaketa

– NEUROTEK – Bisita laborategietara

– NEUROGENOMIKS – Bisita laborategietara

– LAIA HOTELA – 2 pertsonentzako “Relax-Gastronomiko” zirkuito baten zozketa

– Golf – Pitch & Putt Derio – 15 minutuko ikastaroa

– Euskaltel-Euskadiren Autobusa

– Suhiltzaileen Kamioia

Bizkaiko Teknologi Parkea ikusteko, txu-txu trenak etengabeko ibilbidea egingo du goizeko lehen ordutik, eraikin nagustik abiatuz eta bisitariak, ateak irekiko dituzten enpresetara hurbilduz.

Partekatu

Beste berri batzuk