BASQUE EMPLOYER BRANDING PROGRAMME

 

Euskadiko Parke Teknologian  kokatutako erakundeentzako programa esklusiboa eta doakoa

Hamar enpresatik bederatzik diote arazoak dituztela behar duten talentua aurkitzeko. Hori dela eta, zure interesekoa izatea espero dugun Basque Employer Branding Programme ekimena aurkezten dizugu.

Zertan datza?

Erakundeei laguntzeko prestakuntza-programa bat da, talentua erakarri eta fidelizatu nahi eta behar duen enpresei bere posizionamenduan laguntza emateko, haien balio-proposamena hobetzen lagunduz.

Programak ikuspegi global eta panoramiko bat eskainiko du kontuan hartu behar diren palanka, aukera eta ekimen nagusiei buruz, erakundearen barruan zein kanpoan, talentua erakartzeko, bereganatzeko eta leial bihurtzeko posizionamendu eta estrategia kontziente eta inpaktuzkoa sortzeko.

Nori zuzenduta dago?

Euskadiko Parke Teknologia osatzen duten enpresa guztiei (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba), beren tamaina edo jarduera-sektorea edozein dela ere.

Nolakoa izango da programa?

BEB programak 4 orduko bost modulu ditu, kontu handiz aukeratutako gaiekin, eta aurrez aurre egingo dira Euskadiko Parke Teknologikoaren instalazioetan. Programari eta agendari buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu erantsitako dokumentuan.

Bai, interesatzen zait eta Basque Employer Branding Programme-ean parte hartu nahi dut!

(Urriaren 20a baino lehen)

Bide batez, 2023ko urriaren 9an, 9:30etik 12: 30era, Bilboko BAT- B Accelerator Tower-en izango den programaren aurkezpen-ekitaldira gonbidatzen zaitugu. Bertan, besteak beste, Alfonso Alcántara pertsonen eta komunikazioaren arloko aholkulari ezagunaren hitzaldia izango dugu.

Ez utzi aukera hau pasatzen!

Oinarriak, datak eta informazio gehiago honekin batera doakizu.

OINARRIAK

+ INFORMAZIOA

Xehetasunak

Data

24 urria 2023

Ordua

09:30 - 13:30

Other Locations

Antolatzailea

Basque Talent

Partekatu

Beste ekitaldiak