Berrikuntzaren bidez emaitzak nola azkartu dituzten erakutsiko dute uztailaren 4an Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako ETE-ek
Meatzaldeko, Enkarterrietako eta Ezkerraldeko ekonomia-sustapeneko eragile nagusiek eta Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, jardunaldi bat antolatu dute uztailaren 4rako, hiru eskualde haietako enpresa txiki eta ertainei (ETE) zuzendua.
Horri begira, hauxe da ETE-ei zuzendutako jardunaldi honen helburua: eskualde horietako enpresa txiki eta ertainei azaltzea inguru hurbileko eragileen bitartez berrikuntzan laguntzeko zer zerbitzu dituzten eskueran, eta horien bidez nola lor ditzaketen haien helburuak.
Jardunaldia irekia da hiru eskualdeetako ETE-entzat, aldez aurretik izena emanda inprimaki honen bidez. Plazak mugatuak dira.