BME GROWTH AURKEZPENA ENPRESEN HAZKUNDEARI BULTZADA BAT

Euskadiko Parke Teknologikoek, BME Taldearekin eta Renta 4 Vitoria-Gasteizekin batera, BME Growth-i buruzko aurkezpen Webinar bat antolatu dugu martxoaren 21an, osteguna, 9:30ean.
Jardunaldi honetan BME Growth aurkeztuko da, hazten ari diren enpresa txiki eta ertainei kapitalen merkatuetan sartzeko aukera ematen dien plataforma. BME Growth edozein jarduera-sektoreko konpainiei zuzendutako merkatua da, baina sektore teknologikoetan, biotec eta osasunean, ingeniaritzan, telekomunikazioetan eta berriztagarrietan dihardutenak gehiago dira. Horrez gain, BME Scaleup ere ezagutu ahal izango dugu, segmentu malguagoa, arauak eta kostuak enpresa are gazteagoetara egokituta dituena, garapen goiztiarreko fase batean, baina negozio-eredu probatu eta eskalagarria edozein sektorerako.
Era berean, 2019an BME Growthen sartu zen Izertis enpresaren kasu praktikoa ezagutuko dugu, Renta 4ren eskutik.
EGITARAUA 9:30  Ongietorria Euskadiko Parke Teknologikoa
9:35  Aurkezpena Hizlariak: Manuel Ardanza, Bilboko Burtsako Presidente Exekutiboa Jesús Gonzáleze, BME Growtheko Zuzendari Gerentea
BME Growth, finantzaketa-tresna alternatiboa.
Merkatu aurreko Ingurunea. Nola aurkitu laguntza merkaturako bidean.
10:00  IZERTIS, arrakasta kasua Hizlariak: Alba Solloa, Renta 4 Vitoria-Gasteizko Zuzendaria Pablo Martín, IZERTISeko CEO
10:20  Galderetarako tartea   10:30 Itxiera

IZENA EMAN HEMEN

Xehetasunak

Data

2024-03-21

Ordua

09:30 - 10:30

Kokapena

On line
Kategoriak

Antolatzailea

Euskadiko Parke Teknologikoa

Partekatu

Beste ekitaldiak