Euskadiko Teknologia Parkeko eta Andaluziako erakundeen arteko negozio-aukerak

Parke Zientifiko eta Teknologikoetako erakundeen arteko urteko topaketaren laugarren edizioa, lankidetza eta negozio aukerak sortzeko. Edizio honetan Málaga Tech Park Andaluziako Parke Teknologikoarekin egingo da topaketa.

Eman izena topaketan eta erreferente arrakastatsuak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Perseus, Tecnalia, Multiverse Computing, Accenture, Dekra, Hispasec,  zibersegurtasuna, adimen artifiziala, konputazio kuantikoa edo blockchain, besteak beste.

Gainera, zure intereseko erakundeekin aldebiko bilerak hitzartu ahal izango dituzu, sinergia posibleak aztertzeko.

Ekimen hau bi Parkeen arteko lankidetzaren emaitza da, eta Parke horietan kokatutako erakundeen negozioak bultzatuko dituzten loturak eta sinergiak bilatzea du helburu.

EGITARAUA

9:00 – 10:15 Erreferente arrakastatsuen aurkezpena: Perseus, Tecnalia, Multiverse Computing Accenture, Dekra, Hispasec

10:30 – 12:00 Andaluziako eta Euskadiko PTetako erakundeen arteko aldebiko topaketak (aldez aurretik eskatuta).

Eman izena urriaren 9a baino lehen!

EMAN IZENA HEMEN

Málaga Tech Park Espainiako konpainia teknologikoen kontzentrazio handienetako bat da. 687 erakunde hartzen ditu (enpresak, ikerketa-zentroak eta unibertsitateak), horien artean nazioarteko 70 enpresa baino gehiago, IKTen sektorearen presentzia nabarmenarekin.

K·business Euskadiko Parke Teknologikoaren barruko eta kanpoko erakundeen arteko topagunea da, harremanak, lankidetza eta negozio-garapena errazteko. 20 edizio egin dira, eta 350 erakundek baino gehiagok hartu dute parte. 700 aldebiko bilera baino gehiago egin dira, eta hainbat merkataritza-akordio lortu dira.

ARRAKASTARAKO ERREFERENTE BATZUK

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data

2024ko azaroaren 27a

Ordua

09:00 - 12:00

Kokapena

Online

Antolatzailea

Euskadiko Parke Teknologikoa

Partekatu

Beste ekitaldiak