Eman zure teknologia eta berrikuntza portu-sektorearen aurrerapenari

Euskadiko Parke Teknologikoak, Bilbao PortLabekin lankidetzan, portu-sektorean berrikuntzarako laguntza publikoak aurkezteko webinarra egingo du urtarrilaren 29an, 9: 30ean.
Laguntza horien helburua da berrikuntzan inbertsio publikoa eta pribatua bultzatzea, garraio-, logistika- eta portu-sektorearen gaitasun teknologikoak indartzea, eta teknologia disruptibo berriak edo sektoreari oraindik aplikatu gabeko teknologiak sortzea eta aplikatzea sustatzea.
Laguntza horiek teknologia, produktu, zerbitzu edo prozesu berritzaile berriak garatzen dituzten enpresa-proiektuetarako izango dira, baldin eta zuzenean eragiten badute logistika- eta portu-ekosisteman edo lotutako sektoreetan, arreta berezia jarrita interes orokorreko portuetan eta kate logistikoan.
Nagore Ardanza Bilbao PortLabeko koordinatzaileak gidatuko du jardunaldia, eta Parke enpresen zenbait kasu praktiko azalduko ditugu.
EGITARAUA
9:30 Jardunaldiaren hasiera
Euskadiko Teknologia Parkea
9:40 Port Lab-en aurkezpena eta 4.0 portuetarako laguntzen deialdia
Nagore Ardanza
Bilbao PortLab koordinatzailea
10:15 Parke enpresen kasu praktikoak
– David Oyarzun, NUAVIS-eko CEO
- Alberto Bañuelos, AACko Zuzendari Orokorra
10:45 Galde-eskeak
11:00 Saioaren amaiera