ENPRESA BIDERAGARRIAK: Alerta goiztiarrak, berregituraketa-planak eta hartzekodunen hitzarmenak

Martxoak 30, 9:00etan
Presentziala eta Online
Euskadiko Parke Teknologikoak – Donostia Campusa
Alberto Oraá Aretoa

Etorkizunaren aldeko apustua egiteko unea da, enpresa-ekimen berritzaileak sustatzekoa, eta, horregatik, Euskadiko Parke Teknologikoek jardunaldi batera deitzen zaituztete, PKF ATTESTen eskutik, kaudimengabezia-arrisku potentzialak identifikatu eta erantzun ahal izateko. Ekitaldia mistoa, online eta presentziala izango da, martxoaren 30ean, 9:00etan, Donostiako Campuseko eraikin nagusian.

Jardunaldi horretan, enpresek aurre egin behar dieten balizko mehatxuak eta kaudimengabezia-arriskuak azalduko dira, batez ere lehen bost urteetan, baita horiek lehenbailehen identifikatzearen garrantzia ere, horiei eraginkortasunez erantzun ahal izateko.

EGITARAUA
9:00 Ongietorria
Héctor Calderón, Euskadiko Parke Teknologikoen Lankidetza eta Zerbitzu Arloaren Zuzendaria.
9:05 Kaudimengabeziaren prebentzioa eta tratamendua
Igor San Martín Calvo, Ekonomista-auditorea eta konkurtso-administratzailea, PFK ATTEST.
Juan Ignacio Asín García, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko letradua, PKF ATTEST.
• Enpresa benetan ezagutzea abiapuntu gisa.
• Enpresa-erabaki guztien ebaluazioa, kaudimen-irizpideen arabera.
• Enpresaren bideragarritasunari eusteko prebentzioaren garrantzia: alerta goiztiarren sistemak.
• Enpresaren egokitzeko gaitasuna, benetako zailtasunen aurrean: berregituraketa-planak eta hartzekodunekiko hitzarmenak.
• Produkzio-unitateak: enpresaren aktibo nagusia.
10:30 Galderetarako tartea
10:45 Kafea

Izena eman

Xehetasunak

Data

30 martxoa 2023

Ordua

09:00 - 11:00

Other Locations

Antolatzailea

Euskadiko Parke Teknologikoak

Partekatu

Beste ekitaldiak