Enpresa eta euskara Ikuspuntu eta esperientzia anitzak
Urteak dira enpresetan euskara sustatzeko lana hasi zela. Egungo eta etorkizuneko erronka izango da zerbitzua eta lana euskaraz egitea eta EAEko enpresa sarean sustatzea. Izan ere, horrek bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzeko planarekin bai eta Spri taldeko Euskara sustatzeko Plan Estrategikoarekin.
Bide horretan, Parke Teknologikoetan dauden enpresen esperientziak ezagutzera eman nahi ditugu eta, horretarako euren adibide batzuk partekatuko ditugu. Era berean, beste bi egitasmo ere aurkeztuko ditugu: INDEUS eta Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa.
Horregatik, azaroaren 20an, astelehena, 9:30etan, euskaraz eta online formatuan izango den jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Egitaraua:
9:30 Ongi etorria
Aitor Elorduy, Euskadiko Parke Teknologikoko Talentu arduraduna
9:35 Indeus Plataforma
Jasone Aretxabaleta, INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma
9:45 Euskalit
Galder Lasuen, Euskalit
9:55 Parkeko enpresen esperientzia, mahai-ingurua
- Vicomtech
- Nora Gurrutxaga, Lege Kudeaketa eta prozesuen zuzendaria
- Orona
- Ainhitze Etxeberria, Garapen pertsonalaren eta profesionalaren arduraduna
- Itelazpi
- Amaia Bizkarguenaga, TETRA komunikazio zerbitzu arduraduna
- i+Med
- Edith Baños, Produkzio-arduraduna
- Dorlet
- Aitor Goikoetxea, Zuzendari nagusia
11:05 Galderak