Enpresentzako 2022ko laguntzak aurkezteko jardunaldiak
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2022an eskainiko dituen laguntza programak azaltzeko hiru jardunaldi online antolatu ditu, otsailaren 23tik 25era.
Euskal enpresek, bereziki enpresa txiki eta ertainek, laster laguntzak eskatu ahal izango dituzte:
- I+G+b, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitalerako laguntzak
2022ko otsailaren 23an / 10:00etatik 12:00etara
Parte hartu! - Industria-garapenerako, nazioartekotzerako, efizientzia energetikorako eta energia berriztagarrietarako laguntzak
2022ko otsailaren 24an / 10:00etatik 12:00etara
Erreserbatu zure plaza! - Lehen sektorerako, elikagaien industriarako, produktuaren sustapenerako, I+G-rako eta bioekonomiarako laguntzak
2022ko otsailaren 25an / 10:00etatik 12:00etara
Erregistratu!
Era berean, martxoan zehar Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak SPRIrekin lankidetzan, aurkeztutako laguntzetatik sor daitezkeen zalantzak argitzeko, eta Parkeetan kokatutako enpresen jarduerara bideratuta egongo diren jardunaldi presentzialak antolatuko ditu.