“Eraldaketa digitala: enpresa-arrakastaren gakoa”

Ez galdu enpresa-arrakasta bultzatzeko Eraldaketa Digitaleko funtsezko estrategiak deskubritu ahal izango dituzun ekitaldi paregabe hau!
Ekainaren 19an, osteguna, 11:00etan, Buesa Arenan, Baskonia-Alaves eta Tecnaliaren eskutik, aro digitalean enpresa-hazkundea bultzatzen ari diren funtsezko tresnak, irtenbide aplikatuak eta kasu errealak partekatuko dira, kirol-mundua eredu hartuta.
AA, laguntzaile birtualak, analisi prediktiboa eta big data bezalako teknologiek, enpresak bezeroekin konektatzeko eta erabaki estrategikoak hartzeko modua birdefinitzeko eskaintzen diguten aukera aztertuko dugu.
Esperientzia honen parte izatera gonbidatu nahi zaitugu: enpresen arteko hausnarketarako eta ezagutza trukatzeko gune bat, zure negoziorako ideia berriak aurkitzeko aukera emango dizuna.
PROGRAMA
11:00 Ongietorria
11:15 “Baskonia-Alavesen eraldaketa digitala”
Juan Iraola. Digital Transformation Manager, Baskonia-Alavés Group
11:40 Tecnaliaren aurkezpena
Tecnalia
12:00 Galderen eta networkingaren txanda
12:30 Bisita Buesa Arenara
13:00 Cocktaila