Kantabriako, Tenerifeko eta Euskadiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko erakundeen arteko lankidetza eta negozio-aukerak
Ez galdu Parke Zientifiko eta Teknologikoetako erakundeen arteko lankidetza eta negozio aukerak sortzeko urteko topaketaren hirugarren edizioa!
Topaketan erreferente arrakastatsu batzuk aurkeztuko dira, hala nola AVS Next, Ibermática, Ikusi, IAC, Wooptix, Ambar, TTI, aeroespazial, IKT edo ingeniaritza arloetan besteak beste.
Honekin batera doan dokumentuan, Kantabriako eta Tenerifeko Parke Zientifiko eta Teknologikoekin elkarlanean arituko garen ekitaldi honi buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.
Kantabriako Parke Zientifiko eta Teknologikoa berrikuntzaren eta ekintzailetzaren epizentroa da Kantabrian. 70 erakunde inguru biltzen ditu (enpresak, ikerketa-zentroak eta unibertsitateak), IKTak, ingeniaritza, aeronautika edo ingurumena bezalako sektoreetakoak.
Tenerifeko Parke Zientifiko eta Teknologikoa Kanarietako Eremu Bereziko (KBE) I+G gune nagusietako bat da, eta bere instalazioetan 30 erakunde baino gehiago daude (enpresak eta zentro teknologikoak), astrofisika, energía, mugikortasuna, jasangarritasuna eta turismo adimendua bezalako esparruetan.
KLIKATU HEMEN JARDUNALDIA ZUZENEAN JARRAITZEKO