Lankidetza publiko-pribatuaren deialdia 2023
Lankidetza publiko-pribatuaren deialdia 2023
Euskadiko Parke Teknologikotik Lankidetza publiko-pribatuko proiektuetarako laguntzen 2023ko deialdia laster argitaratuko denez, Estatuko Ikerketa Agentziak urtarrilaren 17an, 12:00etan deialdi hori azaltzeko webinar bat antolatu duela jakinarazten dizuegu. Deialdiaren helburua garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea da, enpresen eta ikerketa-erakundeen arteko lankidetzan, teknologia berrien garapena sustatzeko, ideia eta teknika berrien enpresa-aplikazioa sustatzeko eta produktu eta zerbitzu berriak sortzen laguntzeko. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean irekiko da eta 2024ko otsailaren 20an itxiko da.