MATINÉES DE MIRAMON

Urriaren 5ean, larunbata, hasiko da Euskadiko Orkestrak Euskadiko Parke Teknologikoko Donostia Campusean duen egoitzan Miramongo Matineen 2024/2025 Denboraldia, Euskadiko Orkestraren programazioan hiru hamarkada baino gehiago daramatzatenak kalitatezko musika-alternatiba bat eskaintzen. Euskadiko Orkestraren ganbera zikloak denboraldi berri bat aurkezten du, 33. zenbakia, musikaren mila alderdiak poltsikoko formatuan ezagutzera gonbidatzen gaituena. Zikloa maiatzaren 31ra arte luzatuko da eta guztira hamasei hitzordu izango ditu.

Urriak 5: Ensemble Phantasy

Kontzertuaren lehen obra Richard Straussen Till Eulenspiegel (1895) poema ospetsuaren Franz Hasenohrlen berridazketa izango da. Lan honetan Tillen bihurrikeria alaiak aurkezten zaizkigu, Erdi Aroko kondairetan bufoi moduko bat bezala ezagutzen den iruzurgile batenak, alegia. Orkestra handirako sortuta dagoen jatorrizko obratik funtsezko bost instrumentu geratzen dira Hasenohrlen bertsioan: biolina, kontrabaxua, fagota, klarinetea eta tronpa. Hala ere, bertsio murriztu honek Straussen jatorrizko lanaren energia eta umore guztia gordetzen du.

Ondoren, Phantasy Quartet etorriko da, Benjamin Brittenek hari-hirukote eta oboerako konposatua 1932an, 19 urte besterik ez zituela. Kuarteto honek ere iraganeko obrak ekartzen ditu gogora, zehazki, XVII. mendeko konpositore ingelesek idatzitako ‘fantasia’ generokoak (inprobisazio-izaera duten irudimenez betetako obrak). Kuartetoan sekzio erritmikoak eta oboe-kadentzia inprobisatuak tartekatzen dira.

Azkenik, Jean Françaixen Nonetto obra entzungo dugu, hari-boskote eta haize-laukote banarentzat 1995ean konposatutako obra. Mozarten Piano eta haizerako kintetoa Kv452 lanaren moldaketa bat da. Françaixek piano-zatiaren ordez hari-boskote bat jarri zuen, Mozarten kintetoari ia orkestra-kolorea ematen diona.

Eskuliburua ikusi

SARRERAK EROSI

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data

2024ko urriaren 5a

Ordua

11:00 - 13:00

Kokapena

Euskadiko Orkestra egoitza
Donostia Campusa. Euskadiko Parke Teknologikoa

Antolatzailea

Euskadiko Orkestra

Partekatu

Beste ekitaldiak