Mugikortasun Jasangarriaren Lege berria
Uztailak 15, asteazkena
09:00–10:00
Online
Euskadiko Parke Teknologikoaren Jasangarritasun, Mugikortasun eta Irisgarritasun Unibertsalaren Planaren (PSMAU) esparruan, enpresekin batera gure campusetan mugikortasun eraginkorragoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa lantzeko espazioak sustatzen jarraitzen dugu.
Testuinguru horretan, Mugikortasun Jasangarriaren Lege berriak —abenduaren 3ko 9/2025 Legea— eragin zuzena izango du Parkeko erakunde askotan, betebehar berriak ez ezik aukerak ere txertatuz, lanerako joan-etorrien kudeaketan eta pertsonen eguneroko bizitzaren hobekuntzan modu partekatuan aurrera egiteko.
Besteak beste, araudiak ezartzen du 2026. urtearen amaiera baino lehen, 200 langiletik gorako —edo txandako 100 langiletik gorako— lantokiek beren Lanerako Mugikortasun Jasangarriaren Plana izan beharko dutela; horrek aldaketa esanguratsua dakar laneko mugikortasunaren kudeaketan.
Jardunaldi honen bidez, espazio praktiko eta hurbila sortu nahi dugu lege honen irismena eta norentzat den jakiteko, eta, aldi berean, beharrak, zalantzak eta proposamenak jasotzeko. Helburua da enpresa guztien artean campusen errealitatera egokitutako irtenbideak eraikitzen jarraitzea eta modu koordinatuan aurrera egitea mugikortasun eredu jasangarriago baterantz.