Parke erakunde berriekin lankidetzan eta negozioan aritzeko aukerak
Dagoeneko k·business topaketa berri bat antolatzen ari gara, Parke ekosisteman duela gutxi sartu diren erakundeak ezagutzeko aukera izan dezazun.
Martxoaren 1ean, asteazkena, egingo den jardunaldi honetan, aldebiko bilerak egin ahal izango dituzu zure interesekoak diren enpresa berriekin. Hornitzaile, partner edo bezero berriak zuk uste baino hurbilago daude.
Ezagutu edizio honetan gurekin egongo diren enpresak eta agendaren xehetasunak, erantsitako dokumentua berrikusiz.
Eman izena otsailaren 15a baino lehen!
Animatu eta aprobetxatu Parke ekosistemak eskaintzen dizkizun aukera guztiak!