PARKE GENUINE TORNEOA

Esperientzia aberasgarria eta ahaztezina bizi Genuine taldeko jokalariekin (adimen-urritasuna duten kirolariak)  eta Realeko beteranoekin batera.

Larunbat goizean, ekainak 7, Futbol 8ko txapelketa antolatuko dugu Zubietako instalazioetan. Parkeko beste langile batzuekin, beteranoekin eta Realeko Genuine taldearekin partekatzeko esperientzia paregabe hau ezin duzu galdu.

Aukeratu modalitate bat (jokalaria, entrenatzailea edo arbitroa), izena eman, eta gozatu kirol-jardunaldi inklusibo honetaz, Reala eta Zubietako instalazioak pixka bat gehiago ezagutuz.

PROGRAMA

9:15-9:30 -Parte-hartzaileen iritsiera

9:30-10:30 – Bisita gidatua Zubietako instalazioetara

10:30-10:45 – Taldeen osaera eta jokatzeko prestatzea

11:00 – Txapelketaren hasiera (1. fasea); atsedenaldia (fruta, taldeko argazkia);

2. fasea: finalerdiak, finala…

14:00-14:30 – Dutxa

Anima zaitez goiz berezi bat bizitzera, non ikusi ahal izango duzun ez dagoela inolako mugarik pertsonengan eta edozein oztopo mota hautsi daitekeela.

Izena eman maiatzak 28 baino lehen!

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data

2025-06-07

Ordua

09:15 - 14:30

Other Locations

Kategoriak

Partekatu

Beste ekitaldiak