Prestakuntza – Manufakturetako ETE industrialetan ekoizpen-prozesuak eta makineria digitalizatzea

Ikaskuntzaren helburuak
Industria-digitalizazioaren esparrua ezagutzea, bai eta ETE industrialentzat duten potentziala azaltzea eta enpresa digitalizatzeko proiektu bati nola ekin ahal zaion erakustea ere.
Ekoizpen-ingurunea fabrika-plantaren mailan digitalizatzeko potentziala, alderdi nagusiak eta jardun-arloak azaltzea, eta pixkanaka digitalizatzeko metodoak planteatzea.
* Ondoren fabrikazio-laborategira bisita egiteko aukera.

Ikaskuntzaren edukiak
Monitorizatu beharreko ekipamendu motak (makinak, robotak, instalazioak…).
Datu-iturri erabilgarriak (sentsoreak, PLCak, CNCak).
Prozesuko datuak eskuratzetik erabakietarako informazio baliagarrira.
Datuak hartzeko eta kudeatzeko metodoak eta tresnak:
Eskuratzea.
Monitorizazioa.
Biltegiratzea.
Tratamendua eta diagnostikoa.
Analisia eta hobekuntza.
Informazioa integratzea eta bistaratzea (MES sistemak).
Balizko negozio-eredu berriak (Pay per use eta beste batzuk).
Digitalizazio-proiektu baterako metodoak eta tresnak.
Autohausnarketa-ariketa.
Gertuko kasu praktikoak.
ERAKUNDE LAGUNTZAILEA: SAVVY DATA SYSTEMS.

Norentzat
10 langile baino gehiagoko manufaktura-industriako ETEentzat bakarrik, honako hauek ezagutzeko beharra edo interesa dutenentzat:
digitalizazioak bere ekoizpen-prozesuan eta/edo kudeaketa-sistemetan duen potentziala.
nola heldu proiektu bati arlo horretan.
Gerenteak, ekoizpen- eta fabrikazio-zuzendaritzak, ekoizpen-prozesuan digitalizazioko barne-proiektuez arduratzen diren profesionalak.
* Gehienez bi pertsona enpresa bakoitzeko.

INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK

Xehetasunak

Data

2024ko urriaren 17a

Ordua

09:30 - 13:30

Kokapena

Campus Vitoria-Gasteiz/Parque Tecnológico de Euskadi

Antolatzailea

Innobasque

Partekatu

Beste ekitaldiak