SOLIDWORKS EXPERIENCE DAY
SOLIDWORKS eta 3DEXPERIENCE erabiltzeko aholkuak, trikimailuak eta praktika onak ikasiko dituzu SOLIDBI enpresaren eskutik, Euskal Herrian kokatutako SOLIDWORKS banatzaile ofiziala. Ezagutu 2022 bertsioari buruz ez zenekien guztia, SOLIDWORKS 2023-ren aurrerapen ESKLUSIBOA, eta ezagutu jada hodeian lan egiten duten enpresen esperientzia. Honetaz gain, 3D CAD soluzioetan esperientzadun teknikari aditu batek SOLIDWORKS erabiltzaileentzako ikastaro bat emango du. Bertan software-ari etekinik handiena ateratzeko trikimailuak ikasi ahal izango dituzu.
Ekitaldi hau doakoa da eta ekainaren 30ean izango da, 09:00etatik 13:30era, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean (Barco Eraikinean). Plazak mugatuak dira, beraz, zure lekua erreserbatzera animatzen zaituztegu, huts egin ez dezazuen.
Bat egin gurekin ekitaldi paregabe honetan, non hurrengo hau aurkeztuko dugun:
EGUNEKO AGENDA:
09:00 – 09:15 Ongietorria eta aurkezpena
09:15 – 10:00 SOLIDWORKS 2022 berritasunak. SOLIDWORKS 2023 bertsio berriaren aurrebista esklusiboa
10:00 – 11:00 3DEXPERIENCE: «Hodei» ingurunean lan egitearen abantailak industria-enpresentzat: hodeiko datuen kudeaketa (PLM), komunitateen erabilera, proiektu eta zereginen kudeaketa.
- Ezagutu SOLIDWORKS Connect berria
- Ezagutu SOLIDWORKS Cloud berria (Diseinua % 100 hodeia)
11:00 – 11:15 Esperientziak partekatzea: SOLIDBI bezeroen esperientzia
11:15 – 11:30 Nola lagundu dezake Errealitate Birtualak industrializazio prozesuan. Lehenago hauteman eta konpondu arazoak AURORA VR-rekin | Invelon Technologies
11:30 – 12:00 Kafe-atsedenaldia eta errealitate birtualarekin elkarreragiteko denbora
12:00 – 12:45 SOLIDWORKS metodologia: aholkuak, trikimailuak eta praktika onak
12:45 – 13:30 Zalantzak eta galderak
- Denbora gehigarria errealitate birtualarekin esperimentatzeko
13:30 Amaiera
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEAK HEMEN: https://solid-bi.es/project/solidworks-experience-day-bilbao/