Startupekin berritzeko ETEentzako jardunaldia “BIND SME, bizkortu zure lehiakortasunaren hobekuntza”

Jakin ezazu zer onura dakartzan startup disruptiboekin berritzeak BIND SME Connection IV prestakuntza-jardunaldian, maiatzaren 14an, eta ezagutu Euskadiko ETEen lehiakortasuna hobetu duten arrakasta-kasuak, zu haietako bat izateko.

Zer ezagutu ahal izango duzu?

Jardunaldi honetan, zure ETEarentzako berrikuntza irekiko aukera berriak aztertuko dituzu. Aurreko edizioetan parte hartu duten ETEen arrakasta-kasuak ezagutu ahal izango dituzu, eta euskal industriaren beharrei erantzuteko propio sortutako plataforma batean parte hartzearen onuren berri jasoko duzu.

Jardunaldian erakundeetako ordezkariek eta aurreko edizioetan parte hartu duten ETEek eta startupek parte hartuko dute. Era berean, SME Connection programaren 4. ediziorako deialdia irekiko zaie ETE berriei.

Nori dago zuzendua?

Euskadiko ETE guztiei, fase hauetan daudenei: eraldaketa digitalean, lehiakortasuna handitzen eta bizkortzen, edo negozioa hazteko eta hedatzeko soluzio berritzaileak bilatzen.

BIND-I BURUZ

BIND berrikuntza irekiko plataforma bat da, SPRI taldearen bidez Eusko Jaurlaritzak sustatua industriaren eraldaketa bultzatzeko eta lehiakortasuna handitzeko, startup disruptiboekiko lankidetzari esker. BIND Acceleration ProgramBIND SME Connection eta BIND GovTech ekimenen bidez, plataformak 300 proiektu baino gehiagoren garapena bultzatu du.

Egitaraua

BIND SME Connection IV prestakuntza-jardunaldia

09:30

Ongietorria: Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria

BIND SME Connection IV: ETEentzako onurak eta emaitzak

Inspirazio-hitzaldia: “Berrikuntza irekia: nola aritu lankidetzan startupekin”

Mahai-ingurua: Aurreko edizioetako arrakasta-kasuak

Networking kafea

11:30

Jardunaldiaren amaiera

IZENA EMAN

  • 00

    days

  • 00

    hours

  • 00

    minutes

  • 00

    seconds

Xehetasunak

Data

2024ko maiatzaren 14a

Ordua

09:00 - 11:30

Kokapena

Campus Vitoria-Gasteiz/Parque Tecnológico de Euskadi
Kategoriak

Antolatzailea

SPRI

Partekatu

Beste ekitaldiak