Zabalik daude 2023ko zibersegurtasunari buruzko saio praktikoetarako izen-emateak (2. zatia)

Bigarren urtez jarraian, eta 2022an izandako arrakastaren ondoren, berriro ditugu gurekin Araba 4.0k antolatutako “Zibererasoak industrian” saileko saio praktikoak.

Bi zatitan banatutako jardunaldi % 100 praktikoak dira, eta zati bakoitzak ere beste bi saio ditu. Industria-planta baten aurkako erasoaren simulazioa egiten da saio horietan, erasoak dituen ondorioak eta erasoaren aurka erreakzionatzeko modua ere erakutsiz.

Cyber-Range plataforman egingo dira saio horiek, Europan erreferentziazkoa eta bere jardueran zein ingurune birtual bateko zibersegurtasuneko teknologia berrien ikerketan, garapenean eta balidazioan aitzindaria den instalazioan.

Urriaren 23an eta 24an (1. zatia), eta 30ean eta 31n (2. zatia) egingo dira saioak. Izen-emateak zabalik daude.

Programa eta izen-emateak, 1. zatia

Programa eta izen-emateak, 2. zatia

Zibersegurtasuna da gaur egun ardatz nagusia estrategia teknologikoaren barruan edozein erakunderentzat. Edozein konpainiaren digitalizazioaren funtsezko elementua da, batez ere industria-enpresen kasuan. Enpresen kontzientziazio-maila gero eta handiagoa da zibersegurtasun-neurrien informazioari dagokionez.  ETEak dira zibererasoen helburu nagusietako bat 2023an, hain zuzen ere. Zibereraso baten batez besteko kostua 35.000 euro da ETE batentzat, eta, hain zuzen ere, Espainiako enpresen % 94k zibersegurtasunarekin lotutako gorabehera bat izan zuten iaz.

Xehetasunak

Data

2023-10-30 - 31

Ordua

08:00 - 18:00

Kokapena

TECNALIA, Esukadiko Parke Teknologikoa. CYBER-RANGE

Antolatzailea

Araba 4.0

Partekatu

Beste ekitaldiak