Zientzia eta Berrikuntzari buruzko mahai-ingurua Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoekin
CIC bioGUNEk eta CIC biomaGUNEk, BRTAko kide diren ikerketa-zentroek, “Zientzia eta Berrikuntzari” buruzko mahai-ingurua antolatuko dute martxoaren 20an, asteazkenean, 2020-2024 legegintzaldian Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza izan duten alderdi politikoekin. Eztabaida honen helburua da apirilaren 21ean (igandea) Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeei begira gai horri buruzko programak ezagutzea.
Ekitaldia asteazkenean, hilak 20, izango da, 10:30etik aurrera, Euskadiko Parke Teknologikoko Zamudio/Derio Campusaren egoitzako auditorioan (Ibaizabal Bidea, 101. Zamudio)