Ez galdu datorren maiatzaren 26an FORO PARKE ENERGY!

NEGOZIO-AUKEAK ENERGIAREN SEKTOREAN:

DIGITAL ENERGY EUSKADI B2B TOPAKETA – B2B PTE DISRUPTIVE II TOPAKETA

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lankidetzarako eta negozioa garatzeko aukerak sustatzen jarraitzen du, FORO PARKE ekimenaren esparruan.

Oraingo honetan, DISRUPTIVE Espainiako Teknologia Disruptiboen Plataforma Teknologikoarekin eta ENERGIA KLUSTERRAREKIN elkarlanean ari gara, maiatzaren 26an, 9:30ean, B2B DIGITAL ENERGY EUSKADI TOPAKETA – B2B PTE DISRUPTIVE II TOPAKETA egingo da online formatuan.

Teknologia digital disruptiboak (hau da, teknologia digital berritzaileak, hala nola adimen artifiziala, big data, zibersegurtasuna, blockchain, 5G, etab.) energiaren sektorean aplikatzeagatik nabarmentzen diren euskal enpresa eta erakundeak izango dira protagonista.

Erakunde horiek bakarrik argitaratu ahal izango dituzte profilak, eta, gero, estatu osoko erakundeek aldebiko bilerak eskatu ahal izango dizkiete.

Maiatzak 26an, asteazkena, 9:30etan

Egitaraua

09:30  DISRUPTIVE plataformaren aurkezpena

09:50_Estatuko Ikerketa Agentziaren laguntza-programen aurkezpena

10:15_Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioaren laguntza-programen aurkezpena

10:40_Teknologia disruptiboen enpresa-aplikazioko kasu praktikoen aurkezpena

11:30 Eskariaren eta aukeraren araberako aldebiko topaketak

Izena eman eta negozio-aukera berriak aurkitu

Aurkezpenetan parte hartzeaz gain, aldebiko B2B elkarrizketetan protagonista izan zaitezke. Horretarako interesa duzuenen informazioaren zerrenda bat egin eta estatu osoko enpresei bidaliko diegu.

Izena eman apirilaren 20a, asteartea, baino lehen! (edukiera mugatua)

IZENA EMAN HEMEN