“Faktura eta zaintza elektronikoa” jardunaldia, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresen bezeroentzat

Bizkaia

–          Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeaketa Metapostak berriki sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da ekimena.

Jornada facturación electrónica 003Gaur goizean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioetan, “Faktura eta zaintza elektronikoa” jardunaldia gauzatu da, Parkearen eta Metapostaren arteko akordioaren esparruan. José Miguel Corres, Euskadiko Teknologia Parkeetako presidentea, eta Estibaliz Hernáez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea eta Metapostako presidentea, bertaratu dira ekimenera.

Hitzarmenaren bidez, Parkeko enpresen bezeroek fakturak formatu elektronikoan izan ditzakete eta Interneten gune segurua dute eskura fakturok jaso eta zaintzeko. Jardunaldian modu argian azaldu dira arautegi aplikagarriaren ondoriozko kontzeptu juridikoak, eta baita euskarri diren kontzeptu operatiboak ere. Gainera, faktura elektronikoa bultzatzeko 25/2013 Legea indarrean sartu zenetik Euskadin lortu diren aurreneko emaitza bereziki onak aztertuko dira.

Izenpeko eta Metapostako kudeatzaile Xabier Arrietak eta Javier Gómezek, hurrenez hurren, ezagutzera eman dute erakunde biek bete beharreko eginkizuna. Hau da, faktura elektronikoa alor pribatuan hedatzea eta, horrenbestez, “Ekonomia digitalari” buruz Europako Agenda Digitalak (DESI) proposatu dituen adierazleak hobetzea.

Bestalde, Parkearen proposamena aurkeztu du Parkeko finantza-zuzendari Joseba Urbietak, zeinaren bidez bezeroen eskura jarriko baitira faktura elektronikoa eta aplikazio praktikorako beharrezko izapideak.

Partekatu

Beste berri batzuk