FERCHAU-k bigarren urteurrena bete du Euskadin, eta IT, teknologia eta software zerbitzuak eskainiz enpresa erreferentea bihurtu da, berrikuntza ikuspegitik, hurbila eta bezeroen beharretara egokituta

Albisteak, Bizkaia

“Gure bezeroekin elkarlanean aritzen gara digital munduan hurrengo maila lortzeko”

Ingeniaritzan eta IT Arkitekturan ditugun ezagutzen eta esperientziaren bitartez, gure bezeroei neurrirako soluzioekin laguntzen diegu. Ikuspuntu honekin, FERCHAU teknologia hornitzaile batetik konfidantzazko bazkide estrategiko batean bihurtu da.

Ingeniaritza eta IT arloetan aliatu klabea bihurtu gara, besteak beste, 50 urteko esperientziarekin, 10.000 pertsonako lan taldearekin eta gure 100 ofizina teknikoekin, horretaz gain, Europako enpresa nagusienak gurengan duten konfidantzagatik.

FERCHAU-k euskarria ematen du gure bezeroen instalazioetan, gure proiektu lantaldearen eskutik giltza-eskurako zerbitzuak eskaintzen ditugu eta lan-pakete konplexuak gain hartuz On Site modalitatearen bitartez edo gure ofizina teknikoetan, gainera, gure bazkide diren enpresekin batera kudeatutako zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Enpresak eskaintzen dituen zerbitzu zorroari dagokionez, eraldaketa digitaleko proiektuak, automatizazio prozesuak, mantenu prediktiborako aplikazioak, Machine Learning, Big Data, Zibersegurtasuna eta Garraio Sistema Inteligenteak, hau dena gure bezeroen behar espezifikoetara egokituta.

FERCHAU Basque Industry 4.0 Ekitaldian

Datorren azaroaren 20an eta 21ean FERCHAU-k Basque Industry 4.0 ekitaldian parte hartuko du Barakaldoko BEC-en – Bilbao Exibihition Center – eskaintza bereizgarria aurkezteko asmoarekin, Balio-Erantsizko Zerbitzuak eskainiz.

Ekimen honek euskal enpresei bere posionamenduan laguntzeko balio izango du, gainera enpresa eta teknologia zentru ezberdinen elkargunea izango da, Euskadi Zibersegurtasun eta Industria 4.0 arloetan Europako erreferente bezala irudia indartuz.

Bi urte beteko ditugu Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, Espainiako Iparraldeko instalazioetan (FERCHAU Spain, FERCHAU Gmbh enpresa alemaniarraren filiala), errealitate arrakastatsu batean murgilduta, Euskadiren ingurune industrialaren beharretara moldatzea lortu dugu gure lantaldeari esker, ekimenarekin, eraginkortasunarekin eta kalitatea eskainiz, horretaz gain, konpaniaren nazioarteko euskarriarekin. Hona hemen ekitaldian ikusi ahal ditugun adibideak:

PLC kodea automatikoki sortzeko maila handiko tresnak eta berezko SCADA sistemak garatu ditugu, horretaz gain, 4.0. Industrian mantenu adimentsuagoa egiten duen Softwarea garatu dugu. Hau dena, Produkzio Sistemetan Inteligentzia barneratuz eta FERCHAU lan-taldearen programazio hizkuntza ezberdinen ezagueraren bidez.

Garraio Sistema Adimendun (ITS) konponbideak, monitorizazio eta zubiak kudeatzeko sistemak diseinatuz, meteorologia monitorizazio sistemak, barne komunikazio sistemak, hala nola, errepideen kontrol zentroen diseinua istripuak antzemateko aplikazioekin; mezu aldakorreko panelak eta segurtasun bideo-kamerak garatu ditugu, besteak beste.

Erabilitako baliabideen eraginkortasunari esker, Eraldaketa Digitaleko proiektuetan parte hartzea baimendu digu, bai Industria 4.0 arloan eta sektore finantzarioan baita ere, non azterketa prediktiboak eta azterketa araueemaileen bidez Big Data tresnak ezarri ditugu, lana optimizatzeko eta eraginkortasun operatibo handiagoa lortzeko. Gainera, proiektu hauekin hobekuntza berriak ezarri ditugu fabrikazio prozesuetan eta gure bezeroentzako produktu eta zerbitzu berrien garapenean datuak ustiatzeko denbora errealeko ustiapenaren bitartez.

Teknologia barik ez dago Eraldaketa Digitalik, beti ere pertsonetan oinarrituz eta funtzionamendu prozesuetara egokituz hobekuntzetarako. FERCHAU-k PMO-aren eredua bultzatu du proiektuen erabaki estrategiko prozesuan laguntza emateko, zeregin kritikoen jarraipenean, arriskuen identifikazioan eta ekintza leungarrien definizioan lagundu dugu, horretaz gain, langileentzako formakuntza plana ezarri dugu. Proiektuak Enpresa Kudeaketa Sistemen ezartzea, CRM-a, Datuen analisia eta Adierazleak, Produktuaren Garapen Sistema eta Produkzioaren Kudeaketa Sistema, besteak beste.

Gainera, datuen – migrazio eta integrazio baldintzak definituz enpresa eredu berrian parte hartu dugu. FERCHAU-K, eraldaketaren bidez jasotako informazioa landu du eta gure ezagutza eta esperientzietan oinarrituz soluzio hoberenak garatu ditugu.

www.ferchau.com/go/spain

Partekatu

Beste berri batzuk