Alestis Aerospacek Familiari begira Arduratsua den Enpresaren ziurtagiria lortu du

Albisteak, Araba

Kontziliazio arloan Alestisen indarrean dauden neurri guztiak berrantolatzen eta jakinarazten urtebetez lan handia egin ostean, egoitza Arabako Teknologia Parkean duen aeronautikako enpresak Familiari begira Arduratsua den Enpresaren ziurtagiria (EFR) lortu du. Kudeaketa-eredu hori MásFamilia Fundazioak bultzatzen du eta etengabeko hobekuntza da horren oinarria. Gaur egun, nazioartean 700 enpresak baino gehiagok du ziurtagiria

Rafael Fuertes Martínezek, MásFamilia Fundazioko zuzendariak, banatu zuen garaikurra. Bere hitzen arabera, “ziurtagiri honek enpresa osatzen duten pertsona guztien bizitza profesionala eta familiakoa amortizatzeko Alestisek bere gain hartutako konpromisoaren zein kontziliaziorako, pertsonen garapenerako eta aniztasunaren kudeaketarako neurriak hartzeko lanean aurrera egiteko duen desioaren aitorpena dakar berekin”.

Ziurtagiri hori lortzeko bideak (auditoria-lana AENORek egin du) kontziliazioko neurrien paketea (haien kontzeptu zabalena kontuan hartuta) berriro antolatzea ekarri du berekin: enpleguaren kalitatea, denbora eta espazio mailako malgutasuna, langileen familiari babesa ematea, haien garapen pertsonala eta profesionala, aukera-berdintasuna eta lidergoa.

Gaur egun, Alestisek Familiari begira Arduratsua den Enpresa dela esan dezake. Enpresak adierazitakoaren arabera, “enpresako langile guztien elkarlanak, Alestiseko Zuzendaritzaren babesak eta inplikazioak eta Giza Baliabideen sailak proiektuari emandako bultzadak ahalbidetu dute hori”. Izan ere, ekimen mota horien aldeko apustua egiteak Alestisek pertsonekiko bere gain hartutako konpromisoan beste aurrerapauso bat ematea esan nahi duela uste dute.

Partekatu

Beste berri batzuk