Finlandiako berrikuntzako aditu garrantzitsuenak Zamudiora etorri dira Euskadiko enpresa eraldaketa eredua aztertzera

Bizkaia

  • >Tomas Orbea SPRIko zuzendari nagusiak gaur hartu ditu hiri txiki eta ertainen berrikuntza bultzatzen duen Innoventurer09 europar programako 24 kideak.
  • >Finlandia bigarren postuan dago Suediaren atzetik berrikuntzaren Europako rankingean.

 

Gaur goizean Finlandiako garapeneko agenteen ordezkaritza bat, Innoventurer09 proiektuko kideak denak, SPRIn izan da, Euskadiko berrikuntza eredua lehen eskutik ezagutzeko eta esparru horretako proiekturik arrakastatsuenak aztertzeko.

Europako “Innoventurer ‘09″ garapenerako gaikuntzan, kudeaketan eta berrikuntzaren lidergoan oinarritutako programa bat da, hiri txiki eta ertainen berrikuntzan jarduten duten unibertsitate, administrazio publiko eta sektore pribatuko ordezkariez osaturik dagoena.

Laneko jardunaldia hasteko, Tomas Orbea SPRIko zuzendari nagusiak egin die harrera, ondoren zenbait topaketa tekniko egin dituzte SPRIren eskutik eta Euskadiko eskualdeak berrikuntzaren bidez garatzea helburu duten zenbait proiektu eta esperientzia ezagutu dituzte. Finlandiako ordezkaritza Innoventurer proiektuko 24 kidez osaturik dago, eta horietatik bik, hain zuzen, Jari Kolehmainen, Tampere Unibertsitateko Ikerketa Saileko zuzendariak eta Leena Peämaki, Seinäjoki Zentro Teknologikoko Garapeneko zuzendariak berrikuntza bultzatzeko zentro nagusiak bisitatu dituzte Bizkaiko Teknologi Elkartegian.

Oraingo hau ez da Finlandiako eta Euskadiko ordezkariak biltzen diren lehen aldia. Euskadiko ordezkaritza instituzional batek Eisco (Informazio Gizarteari buruzko ekitaldi nagusia Europan) ekitaldian parte hartu zuen 2007ko apirilean. Urtebete lehenago, Euskadin izan zen Finlandiako Kuovola eskualdeko ordezkaritza instituzional bat.

Finlandia bigarren postuan dago Suediaren atzetik berrikuntzaren Europako 2008ko rankingean (EIS ’08). Finlandiako ekonomia industrializatua Europako oparoenetako bat da, basoko baliabide naturalak ustiatzen ditu eta balio erantsi handiko teknologiak garatzen ditu. Nabarmentzekoak dira hango irakaskuntzaren kalitatea (haurtzarotik hasita) eta goi-mailako politika demokratikoa.

Berrikuntzaren eta Egiten Jakitearen sareak (eskualdeak garatzeko Finlandiako programa nazionalaren zati bat) garatzen du Innoventurer etengabeko hezkuntza programa Seinäjoki Zentro Teknologikoaren eta Unibertsitatearen laguntzarekin, eta proiektuaren helburua da parte-hartzaileek bere lanean dauzkaten trebetasunak eta sareak kudeatu eta zuzentzeko dauzkaten gaitasunak handitzea.

Partekatu

Beste berri batzuk