Eusko Jaurlaritzak “Euskadi 2000E Plana” luzatu du automozio-Sektoreari laguntza emateko

Bizkaia

Eusko Jaurlaritzak automozio-sektorea laguntzekoa den Euskadi 2000E Plana urte amiera arte luzatzea erabaki du. Programa horren bitartez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRIren itartez, 500 euroko dirulaguntza ematen du 10 urtetik gorako ibilgailuak ordezkatzen dituzten ibilgailu berriak erosteagatik. Erabilitako ibilgailuen kasuan antzinatasuna 12 urtekoa izan beharko du. Erositako ibilgailuaren gehienezko prezioak 30.000 eurokoa beharko du izan.

Plana aurtengo maiatzaren 18an hasi zen 5 milioi euroko aurrekontua zuela. Ekimena arrakastatsua izan zen oso eta urriaren 8an partida agortuta zegoen. Bitarte horretan 10.000 ibilgailu saldu ziren Eusko Jaurlaritzak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta fabrikatzaileen laguntzaz bultzatutako programari esker. Izan ere, Ministerioak 500 euro ematen du ibilgailu bakoitzeko eta fabrikatzaileek beste 1.000 euro.

Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoen ordezkariek pasa den ostegunean izandako bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzak erabaki du plana luzatzea. Horrela urriaren 8tik aurrera jasotako eskabideak ere bideratu egingo dira. Horretarako, Sailak bi milioi euro gehiago jarriko du hasieran inbertitutako bost milioiko aurrekontu-partida osatzeko.

Planaren bitartez autotomobilen sektorea berpizteko bidea eman da. Ezin da ahaztu sektore estrategikoa dela enplegu askoren sortzailea eta Euskadiko lehen sektore esportatzailea den aldetik. Planari ekin aurretik ibilgailuen matrikulazioen erritmoa oso egoera korapilotsuan zegoen: 2008ko urria eta 2009ko maiatza bitartean matrikulazioek behera egin zuten nabarmen (- %45). Hala ere, maiatzetik urrira, Plana indarrean egon den bitartean, matrikulazioak asko igo dira Euskadin: sei hilabete horietan aurten 23.543 auto matrikulatu dira eta iaz, 21.102 epe berdinean. %11,6ko igoera izan da (Espainian batez beste %8 jaitsi da).

Plana abian jarri denetik aitzitik joerak gorantza egin du. Urrian, esaterako, ibilgailuen matrikulazioak gora egin zuen %50,4a. Hala eta guztiz ere, azken urteko metatuan (urria eta iraila bitartean) matrikulazioen emaitza negatiboa da, -%28,16. Beraz, badirudi komenigarria dela Planari jarraitzea automobilaren euskal sektorearen gorakada borobiltzeko.

Planak iraundu bitartean, ibilgailu zahar asko (10 urtetik gorakoak) txatar bihurtu dira (guztizkoaren %49a) eta 35.000 auto berri matrikulatu dira urtarrila eta urria bitartean, programa itxi artean. Horietatik, guztizkoaren %46a 120 g/km CO2 baino gutxiagoko autoak ziren.

Horregatik guztiagatik, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ustez garrantzizkoa da programaren bultzadari jarraipena ematea. SPRIk, 2000E Euskadi Plana luzatzeko erabakia hartuko da azaroaren 10ean egingo duen Administrazio Kontseiluan. Horrela, urriaren 8tik aurrera jaso eta beraz kanpoan utzitako eskabideek Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso ahal izango dute.

Planaren luzapen automatikoak bere baitan dakar programa aurreko baldintza berdinetan jarraitzea, formatu ere berdina dela. Eragiketak banatzerakoan emakidadunen araberako hainbanaketa orain arte indarrean zegoen sistema bera erabiliko da.

Espainia osoan dirulaguntzak 40 milioi euro joko du eta 80.000 ibiligailu erosteko bidea emango du. Ministerioarekin izandako bileraren ostean autonomia erkidegoek azaroaren 12a arte zeukaten epea erabakia hartzeko, baina Eusko Jaurlaritzak epe-muga aurretik Plana luzatzeko konpromisoa hartu du gaur bertan.

Partekatu

Beste berri batzuk