Foru Aldundiak biozientzia-enpresa berrien sorrera bultzatu du

Bizkaia

Bizkaiko Foru Aldundiak esku-dirutan 71.701 euroko emakida onetsi du biozientzien alorrean, Bizkaiko Teknologia Parkean dagoen Biokabin, oinarri teknologikoko enpresa berritzaile berrien sorrera sustatzen jarraitzeko. 2009. eta 2010. urteetarako Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailaren eta BEAZ-Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroaren aurreikuspenen arabera, aipatu ezaugarriak dituzten sei enpresa berri sor daitezke eta gure Lurraldetik kanpoko bi biozioentzia-proiektu ere erakartzeko aukera dago.

2006 eta 2008 artean Biokabin hamar enpresa kokatu egin dira eta laguntza eman zaie: Histocell, Midatech, Owlgenomics, Noraybio, Pharmakine, Biolan, Vacunek, Bioftalmik, Abyntek eta Genetadi. Aldez aurretik adierazitako dirutan egingo den ekarpena, 71.701 euro aipatu epealdian, honela banatuko da: 35.533 euro aurten eta 36.168 euro 2010ean. Hitzarmen horrek bi urte iraungo ditu eta 2006an sinatutakoaren jarraipena da. Horren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak –BEAZekin batera– eta Teknologia Parkeak hainbat jarduera burutzeaz gain –685.719 eurokoak– bi erakundeek %50ean finantzatuko lituzkete jarduerok. Bizkaiko Foru Aldundiak ordaindu beharreko zenbatekoa, beraz, 342.859 eurokoa da.

Jarduera horien helburua biozientzien alorrean oinarri teknologikoko enpresa berritzaile berriak sortzea da, beren aurreneko urteetan enpresei laguntza emateko prestaturiko inguru batean, Biokabin, alegia. Era beran, Izaskun Artetxeren sailak 620.000 euro zuzenduko ditu 2009. eta 2010. urteetan oinarri teknologikoko enpresen sorrera sustatzeko eta asmoa horiek T4 Ekingunea izeneko mintegian kokatzea da. Izan ere, aipatu mintegia Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin martxan jarri zen.

Partekatu

Beste berri batzuk