Tecnaliak bere eskarmentua eman dio Innocap proiektuari

Tecnalia korporazio teknologikoak material konposatu berrien alorrean duen eskarmentua eman dio mota horretako materialen inguruan balio-kate bat sortzeko asmoa duen mugaz haraindiko Innocap proiektuari. Programa horren bidez balio-katea sortu nahi da, batez ere baliabide berriztagarrietan eta tokiko baliabidetan oinarritutako material konposatuen inguruan.