Gabonetako enpresa-topaketa Arabako Parke Teknologikoan

Araba

Topaketa horretan, Arabako Parkeko AJL OPHTHALMIC enpresako zuzendari kudeatzaile Pedro Jose Salazar Saleguiren ibilbide profesionala saritu zuten, eta “ERRONKA BAT PARKEARENTZAT” lehiaketaren bigarren edizioaren irabazleari saria eman zitzaion.

7585990912_IMG_3448Ohikoa den bezala, Gabonetako topaketa bat ospatuko du Arabako Parke Teknologikoak, Parkeko ordezkariekin, zuzendaritzetako kideekin eta enpresetako langileekin.

Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusia eta Francisco Marquez Arabako Parke Teknologikoko kudeatzailea izan ziren topaketa horretan gonbidatzaile-lanak egin zituztenak, eta Parkeko hirurogeita hamar enpresatako ehun eta hogei profesional baino gehiago elkartu zen. Ongi-etorriaren ondoren, Parkean aurten izandako gertaera garrantzitsuenen errepaso laburra egin zuten, eta 2018rako proiektu berriak aurkeztu zituzten.

Amaitzear dugun urteko gertaera nagusien artean, nabarmena da Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen Plan Estrategiko Berriaren aurkezpena; plan berri horrek Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako hiru parkeetarako antolaera bakarrean oinarritutako zortzi ildo estrategiko handi jasotzen ditu. Plangintza horrek 2020. urtea du jomuga, eta enpresetan jartzen du arreta berezia, hurbiltasun handiagoa bilatuz, erakundeen arteko harremana eta lankidetza sustatuko dituzten jarduketak eta zerbitzuak bultzatuz, eta haien ikusgarritasuna handituz toki-mailan, zein Estatu eta nazioarte mailan.

Aurten ere handitu egin da Arabako parkean instalatutako enpresa kopurua; bederatzi enpresa berri etorri dira: Ikusgarri Films, Airestudio, Ufinet, Globe Testing, Pixi Byt, Zibersegurtasunaren Euskal Zentroa, Baigene, Liven Battery eta Leica.

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren irekiera da parke honetako aurtengo gertaera garrantzitsuenetako bat. Helburu bikoitzarekin sortu den puntako zentroa da: Euskadi Europako erreferente bihurtzea euskal enpresetan eta gizartean iraultza digitala ezartzeko informazio eta komunikazioko teknologia berrien aplikazioa eta, bestalde, gerta daitezkeen mehatxu eta eraso informatikoen aurrean prebentziorako eta erreakziorako estaldura eraginkor eta fidagarria eskaintzea azpiegitura kritiko nagusiei eta enpresa-sareari.

Parkean enpresa berriak ezartzen laguntzeko ahalegin handia ere egin da, eta hilabete gutxi batzuetan bere emaitzak eman ditu dagoeneko egindako esfortzuak.  Parkeak bultzatutako “Agenda Soziala” izan da enpresetako langileen artean erabateko arrakasta izan duen beste apustuetako bat; kirol-jarduerak, gastronomikoak, prestakuntza, hizkuntzak, etab.

 

IBILBIDE PROFESIONALARI AINTZATESPENA

Gabonetako topaketarekin bat eginez, Arabako Parke Teknologikoak bere ibilbide profesionala aintzatetsi nahi izan dio parkeko enpresari nabarmenetako bati, Pedro Jose Salazar Salegui AJL OPHTHALMIC enpresako zuzendari kudeatzaileari, hain zuzen ere; lan-karrera luze eta aintzatetsia duen profesionala da Salazar. Parkean duen egoitzatik, mundu mailan lider bihurtu da enpresa hori begi barneko lenteen fabrikazioan, besteak beste. Bitxikeria modura, nabarmendu behar da New Yorkeko kale eta parkeetan paseatzen dituztela enpresa horrek egindako lenteak, hiriko txakurren begi-lesioetarako erabiltzen baitira.

Benetan goraipatzekoa da Pedro Jose Salazarren ibilbide profesionala. Orain dela 25 urte ez zen erraza ekintzailea izatea, eta Pedro Salazarrek erabaki zuen “Gurutzetako Ospitaleko erosketa-buru lanpostu erosoa” uztea, enpresa-abentura zail bati ekiteko: “begi barneko lenteen fabrikaziora bideratutako Espainiako lehenengo enpresa, bakarra, sortzea”.

1992an sortu zuen enpresa, eta garai hartan, enpresaren lehenengo bidea izan zen begi barneko lenteak Amerikako Estatu Batuetan banatzea, baina garai hartako dolarraren igoerak porrotera eraman zuen ekimen hura eta, ekonomialari eta, batez ere, ekintzaile ona izanik, B plan bat egin zuen, eta bere negozio-plana definitu zuen; zuzenean jo zuen Arabako Parke Teknologikoan instalatzera eta begi barneko lenteak fabrikatzen hastera.

Harrezkero, Pedro Salazarrek 1995ean 7 laguneko lantaldea zuen enpresa zuzendu du; gaur egun, ia 60 pertsonari ematen dio lana enpresak. Aurkitu zituen arazo nagusiak finantzarioak izan ziren, alde batetik, Espainiako Ospitale publikoek, kasu askotan, bi urtetik gorako batez besteko ordainketa-epeak baitzituzten, eta arauzko oztopoak bestetik, CE markatuak eta erregistro sanitarioak eskuratzeko epe ezin luzeagoekin.

Baina Pedro Salazarrek oztopo horiei aurre egiten asmatu zuen, eta gaur egun begi barneko lenteen Espainiako fabrikatzaile bakarra izaten jarraitzen du AJL enpresak. Hala ere, Pedro Salazarrek bazekien etorkizuna nazioartekotzea zela; horregatik, 2010ean, merkatu estatubatuarrean finkatu zen, Addition Technology Inc. (ATI) enpresa erosita. Horri esker, handitu egin ditu kanpoko bere salmentak 2016an (% 25ekoa izatera iritsi arte; 2009an, % 5ekoak ziren). Konpainiak 80 banatzaile ditu, eta horiei esker, bost kontinenteetako 71 herrialdetara iristen da.

Pedro Salazarrek oinarri teknologikoko enpresa bat zuzentzen jakin izan du, hasieratik produktu berrien ikerkuntza eta garapenarekiko grinaz, bai oftalmologiaren arloan, bai bere dibertsifikazio-estrategian irekitako lerro berrietan, hala nola aurpegi-masailetako inplanteen lerroan, anestesia eta aire-bideen lerroan eta, berriki, albaitaritzako lerroan.

ERRONKA BAT PARKEARENTZAT

Gabonetako enpresa-topaketen barruan, “ERRONKA BAT PARKEARENTZAKO” berrikuntza-ekimen irekiaren bigarren edizioko irabazleari saria ere eman zitzaion; LKS GROUP taldeko langile Itziar Bañares izan da aurtengo irabazlea, “PARKE FIT” ARIKETA-ARETOA deritzon erronkarekin, sarbide libreko espazio bat, ariketa fisikoa egitera bideratutakoa, ariketa aerobikoak entrenatzeko gailuak (bizikleta, korrika egiteko zinta, eliptikoa…) eta bizkortzekoak (gomak, horma-barrak…) dituena.

Parkeko langile guztiei zuzenduta da, haien sasoi fisikoa gorabehera, kirolarekiko lehenengo kontaktua izateko balio baitezake, edo galdutako ohitura bat berreskuratzeko modua.

Ideia irabazlearen helburu nagusia da bihotz-biriketako sistema modu integralean garatzea eta gorputz osoaren malgutasuna eta elastikotasuna hobetzea; baita sasoi fisiko orokorra indartzea ere, bai barnekoa zein kanpoko itxurarena, era horretan pertsona bakoitzaren autoestimua eta norbere buruarenganako segurtasuna hobetuz.

 

Partekatu

Beste berri batzuk