Gaiak gaixotasun tropikalak saihesteko gai diren ehunak garatuko ditu
Gaia, Telekomunikazioen Euskal Klusterra, Espainia eta India arteko Scutum proiektua sustatzen ari da. Horrela, toxikoak ez diren ehun intsektizidak garatuko dira eltxo bidezko gaixotasun tropikalak saihesteko eta, gainera, ikerketak gauzatuko dira toxikoak ez diren mikrokapsula intsektizidak arropa natural eta sintetikoan garatzeko eta aplikatzeko. Egitasmoak eltxoaren ziztada ekiditen duten mikrokapsuladun ehunak (maindireak eta arropak) garatzea du helburu, intsektu horrek urteko miloi bat heriotza baino gehiago eragiten baititu garapen bidean dauden herrialdeetan.