Gaikerrek ZIENTZIA saria jaso du Lurra Bizkaia Sarietan

Albisteak, Bizkaia

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak CATABB proiektua aitortu du uraren arloko ikerketarako proiekturik garrantzitsuentzat

Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den GAIKER Zentro Teknologikoak Ingurumeneko eta Iraunkortasuneko Lurra Bizkaia Sariak saria jaso du ZIENTZIA kategorian, Bilbao Bizkaia Ur Tratamendurako Zentro Aurreratua (CATABB) sortzeagatik eta laguntzeagatik.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko apustua egin du, eta STS, S.A.U. uren tratamendurako enpresak ere parte hartu du haren sorreran. Haren helburua da hiriko uraren kudeaketarekin zerikusia duten proiektuak garatzea eta sektore horretako berrikuntzari bultzada bat gehiago ematea, edateko uraren tratamenduaren ikerkuntzan eta berrikuntzan erreferentzia-gune bihurtzeko asmoz.

Lurra Bizkaia Sarien 1. edizioko sariak emateko ekitaldia astelehen honetan, ekainak 27, egin da Bilboko Euskalduna Jauregian. GAIKERen ordezkari gisa, Santiago Rementeria zuzendari nagusiak jaso du saria, eta sari horrek GAIKERentzat duen esanahia nabarmendu du, uraren tratamenduaren arloan egindako ibilbide luzeari eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin 2015etik izandako lankidetzari esker.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Lurra Bizkaia Sariek kudeaketa ona, lidergo berritzailea eta gizartearen eta bere ingurunearen ongizate handiagoko etorkizun jasangarriari laguntzeko beharrezkoa den lankidetza publiko-pribatua aintzatetsi nahi dituzte.

Partekatu

Beste berri batzuk