Gas fakturan aurrezten lagunduko duen nanoteknologia bat diseinatu dute
Proiektua zuzentzeaz arduratu den Enrique Castaño CEITeko ikertzaileak ziurtatu duenez, garapen horri esker, zehatz-mehatz fakturatu ahal izango da kontsumitutako energia-kopuruaren arabera.
Naturgasen lankidetzaz garatutako teknologia horrek mikrosentsoreak eta nanosentsoreak erabiltzen ditu, etxeetara iristen den gas naturalaren kalitatea ebaluatu eta tarifa-sistema adimenduna ezartzeko. Honela, bezeroek kontsumitutako gasaren kalitatearen arabera ordainduko dute, hau da, bero-ahalmenaren arabera.
Prototipoa proba fasean dago Gasteizko instalazio batzuetan, eta etxebizitza bakoitzeko gas-kontagailuan edo eraikineko hargune nagusian koka liteke, horniketaren kalitatea berdina baita eraikin bereko bizilagunentzat.
Teknologia oraindik garapen fasean dagoenez gero, ezin da kopuru zehatzik eman balizko aurrezki-portzentajeei dagokienez.