Aberekinek 30 urte bete ditu

Bizkaia

Aberekin enpresak, animalien intseminazio artifizialaren sektoreko aitzindariak, 30. urteurrena ospatu du 120 gonbidatu baino gehiagorekin, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oronozekin.

Hainbat arlotako 13 pertsona omendu dituzte, azken urteotan enpresaren bilakaera arrakastatsuan laguntzeagatik.

Aberekin 30 aniversarioBere sektorearen barruan erreferentzia bilakatu den Aberekin enpresak 30 urteko ibilbidea ospatu du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dituen instalazioetan.

Ekitaldiaren asmo nagusia urteotako bidearen balantze orokorra egin eta zenbait pertsona omentzea izan da. Izan ere, hainbat alorretatik, hala nola unibertsitate, zentro zientifiko, erakunde publiko eta abeltzainen elkarteetatik jasotako laguntzari esker, gaur egun, Aberekin erreferentziazko enpresa da animalien intseminazio artifizialari dagokionez.

Aberekineko presidente Rafael Prados Urigoitiak gonbidatuei ongi etorria eman ondoren, enpresaren historia errepasatu zuen eta euskal abeltzainek hobekuntza genetikoarekiko eta sektoreko berrikuntzarekiko duten konpromisoa nabarmendu.

Bestalde, “Duplex” ospetsuari tarte bat eskaini zitzaion, berriki zendutako zezen hori 15 urtez izan baitzen genetikako enbaxadorea Aberekinen. Aitzindari ez ezik, konformazioaren erreferentzia ere bihurtu zen, eta urte askoz izan da lehenengoa herrialde askotako sailkapen-zerrendetan.

Partekatu

Beste berri batzuk