GIPUZKOA PARKEA MUSIK FEST

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Musik Fest Parkearen edizio berri bat antolatu du Donostiako Campusean, eta bertan parte hartzen duten artistak sareko enpresetako profesionalak dira

Musik Fest Parkea urriaren 13an iritsi zen Donostiako Campusera. Duela sei urte sortutako musika jaialdia, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak urtero antolatzen duen lehiaketa irabazi zuen ekimenetik abiatuta (Erronka bat Parkearentzat), bere laugarren edizioan itzuli da, pandemiak behartuta geldialdia egin ondoren

Edizio honetan 250 pertsona baino gehiago bildu ziren, GREZIANSen kontzertuarekin hasi zen, ondoren IGARA ROOSTERS aritu zen eta azkenik CARLOS TEGO izan zen jaialdia ixteko arduraduna.

Musik Fest Parkea urriaren 20an amaituko da, jaialdia Bizkaiko Parkeko Leioako Campusean egingo delarik.

Araba Parkea Musik Fest
Bizkaia Parkea Musik Fest