Gipuzkoako Parkeak Espainako “Fabrikazio aurreratuaren eta Makina Erremintarten” kongresu nagusia hartuko du

Albisteak, Gipuzkoa

2019ko urriaren 23tik 25era, Fabrikazio Aurreratuaren eta Makina Erremintaren Kongresuaren XXII. edizioa ospatuko da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, Donostian

Espainiako ekitaldi teknologiko beteranoena, 1976an lehenengo edizioa izan zuena, erreferentziazko gertaera bihurtu da fabrikazio aurreratuaren eta digitalaren arloan. Kongresuak duen punta-puntako ikuspegi zientifiko-teknikoaz gain, antolakuntzak ikuspegi globala gehitu nahi izan die hainbat gairi ospe handiko izen handiko enpresen eta hizlarien eskutik: industriari, digitalizazioari, talentuaren erakargarritasunari eta kudeaketari, fabrikazio gehigarriari, ibilgailu elektrikoen erronkei eta startup-en garapenari eta merkaturatzeari.

Gainera, aurten berritasun gisa, kongresuan zehar sektoreko profesionalen artean B2B topaketak burutzeko espazio bat jarriko da, lankidetza sustatzeko eta merkataritza hitzarmenak sortzeko helburuarekin.

Edizio honetan, eta AFM Clusterrek Hegan Clusterrarekin duen lankidetza estuaren esparruan, biltzarrak Aerotrends, Aerospace Business Meetings & New Trends Conference-en edizio berria ospatuko du. HEGAN-ek sustatutako biltzarra Espainiako aldizkako ekitaldi aeroespazialik handiena bihurtu da sektoreko profesionalen artean, eta Europa osoko agente aeronautikoen artean jarduera ekonomikoa errazteko zerbitzua proposatzen du.

Aurten, beste askoren artean, Berger Group, Siemens, ISG Virtous, HP, GF Precicast Additive, Danobatgroup, Loire Gestamp, CAF, Gonvarri eta Valeo enpresen presentzia izango dugu. Horrez gain, ostiralean Magomoreren hitzaldia izango dugu, aurkezpenez eta eztabaidaz beteriko hiru egunei amaiera emateko.

Ohikoa den bezala, urriaren 25ean ospatuko den kongresuaren amaieran lau sari banatuko dira: bata, enpresa batek aurkeztutako lan onenari, bigarrena, komunitate zientifiko-teknikoak aurkeztutako komunikazio onenari, hirugarrena, eskola tekniko batek aurkeztutako gradu amaierako lan hoberenari, eta azkena, euskaraz aurkeztutako aurkezpen onenari.

2017ko urrian egindako azken edizioan, ekitaldiak 440 bertaratu bildu zituen, eta hauek, 50 hitzalditara eta I+G+B proiektuetako 20 kartel baino gehiagoren aurkezpenetara joateko aukera izan zuten. Enpresa parte-hartzaileen artean, aurreko edizioetako marka aipagarrienak ABB, Microsoft, HP, AIRBUS, SIEMENS edo BÖHLER dira; gainera, hizlari aipagarrienetariko batzuk Terry Wholers, Jaume Homs, Alex Rovira edo Guillermo Tena izan ziren.

AFM CLUSTERRI BURUZ

AFM CLUSTER Espainian fabrikazio aurreratuaren interesak ordezkatzen dituen erakundea da. Lau elkarte industrialek osatzen dute, eta 450 enpresa baino gehiago hartzen ditu barnean: orotara, enpresa horiek 12.500 enplegatu dituzte eta 2.500 milioi euro baino gehiago fakturatzen dituzte. AFM CLUSTERek Donostian du egoitza eta Txinan ere (Tianjin) ezarrita dago. Bertatik, bere enpresa kideen nazioartekotzea, garapen industriala, posizionamendu estrategikoa eta pertsonen prestakuntza sustatzeko lan egiten du. AFM CLUSTERrek elkarrekin erlazionatutako lau sektore sinergiko hauei ematen die zerbitzua:

  • Makina-erreminta eta fabrikazio aurreratuko teknologiak. Jatorriko elkartea AFM-Advanced Manufacturing Technologies da, eta hark ematen dio klusterrari izena. Guztira 70 urtetik gorako eskarmentua du, eta biltzen dituen 129 kideek makina-erremintez eta fabrikatzeko beste ekipo batzuez, osagaiz, osagarriz eta ebakitzeko erremintaz hornitzen dute industria.
  • Fabrikazio gehigarria eta 3D inprimatzea. ADDIMATek sektore berri horretan diharduten 85 enpresa biltzen ditu. Adar hori industria-sektore askotan (adibidez, aeroespaziala, biomedikoa edo automobilgintza) pieza garrantzitsua izango dela aurreikusten da.
  • Esku-erremintak, burdingintza eta industria-hornikuntza. ESKUINek Espainian esku-erremintak eta burdingintzako produktuak fabrikatzen dituzten 22 enpresa ordezkatzen ditu, kalitate- eta segurtasun-estandar altuenei jarraituz.
  • Mekanizazioa eta eraldaketa metalmekanikoa. AFMECek mekanizazio eta eraldaketa metalmekanikoko lantegiak gehitzen dizkio taldeari. Guztira 175 enpresa kide baino gehiago ditu, eta Espainiako industria-kolektibo garrantzitsuenetako bat nabarmentzea eta zerbitzatzea du asmo.
  • AFM CLUSTERek, gainera, industriarako zerbitzuak ematen dituzten 64 enpresa partner hartzen ditu barnean. Enpresa horiek guztiek osatzen dute Espainiako fabrikazio aurreratu eta digitalaren familia handia. Nazioarteko zenbait elkarte-erakundetan ere kidetuta dago AFM CLUSTER –esaterako, CECIMO, ECTA, eta CEO– eta nazioarteko azokak eta ekitaldiak antolatzen ditu: besteak beste, BIEMH, ADDIT3D, INDUSTRY TOOLS, SUBCONTRATACIÓN, WORKINN, BEDIGITAL eta CMH – Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren eta Makina-Erreminten Kongresua.

Partekatu

Beste berri batzuk