Gipuzkoako Zientzia eta Teknoligia Parkean “Running” jarduena
Miramongo Natur Parkeko ingurune paregabean, lagunartean korrika eginez gozatzea gustatuko litzaizuke?
Zure errendimendua eta ongizatea profesional talde baten laguntzaz hobetu nahiko zenituzke?
Korrika eta kirola egiteko zaletasuna zurekin partekatzen duten Zientzia eta Teknologia Parkeko enpresetako lagun berriak ezagutu nahiko zenituzke?
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak ekimen bat abian jarri du, Parkeko enpresetako pertsonek osatutako korrikalari taldeak sortzeko. Horretarako, profesional talde baten laguntza izango dute. Horri esker, gaur egun kirol profesionalean baliatzen diren azken teknikak ezagutu eta erabili ahal izango dira, eta, hala, jadanik zaletasuna duten pertsonek nahiz zaletu nahi dutenek beren errendimendua eta gogobetetasuna hobetu ahal izango dituzte kirola egiteko orduan.
Hainbat talde sortzea aurreikusten da; hala ere, hasiera batean, lehenengo helburua izango da Behobia-Donostia lasterketaren 50. ediziorako prestatzeko azken fasean dauden korrikalariei laguntzea.
Gehienez ere 15 lagunek osatutako 2 talde antolatuko dira. Astean 2 saio egingo dituzte entrenatzaile profesional batekin. Entrenatzaileak, gidatzeaz gain, hainbat teknika irakatsiko dizkie.
1. taldea
– B/D helburua: 1h 30 m – 1h 45 m
– Noiz: Astearteetan – Ostegunetan
– Ordutegia: 14:00 – 15:00
2. taldea
– B/D helburua: 1h 45 m – 2h 00 m
– Noiz: Astelehenetan – Asteazkenetan
– Ordutegia: 14:00 – 15:00
Ekimena korrikalarien gehiengoari ahalik eta hoberen egokitzearren, aldaketak egin litezke taldeetan eta ordutegietan.
Asteko saioez gain, aurreikusita dago beste ekimen batzuk abian jartzea, korrikalariei hobekuntza integrala lortzen laguntzeko.
Ekimen hau Jon Karla Lizeaga entrenatzaile profesionalaren eta Ómica – Biomedical & Sport enpresaren parte-hartzeaz egingo da.
Jardueraren kostua: 20 euro
Interesatuta zaudeten guztioi eskatzen dizuegu gehitu dugun izen-emateko fitxa bete eta pctg-innovacion@miramon.es helbidera bidal dezazuen. Izen-emateko ordena zorrozki gordeko da.