IK4-TEKNIKER, fabrikazio aurreratuko Euskadiko zentro aitzindaria

Gipuzkoa

Bihar, Eusko Jaurlaritzak antolatutako Basque Industry 4.0 jardunaldian parte hartuko du, Bilbon.

IK4-Tekniker foto Industria 4.0Orain, Euskadik fabrikazio aurreratuaren aldeko apustu estrategikoa egin duenez Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako espezializazio adimenduneko planaren esparruan (RIS3) eta Europak bere lehentasunen artean kokatu duenez fabrika adimenduna, industria lehiakorragoa izateko, indartu egin da IK4-TEKNIKERek 25 urtean baino gehiagoan egin duen ibilbidea.

Izan ere, euskal zentro teknologikoa aitzindaria da estatu mailan punta-puntako teknologia garatzen, industriara ezagutza bideratzeko, eta, hala, lehiarako abantailak emateko; batez ere, makina-erremintaren sektorean. Esate baterako, IK4-TEKNIKERek garatu zituen motor linealekiko lehen fresatzeko makina, lehen fresatzeko makina ultradoia, eragingailu elektrikoekiko lehen injektorea, bost askatasun-graduko makina zinematiko paraleloa, eragingailu magnetikoen lehen ekoizlea, eta abar.

Gaur egun, fabrikazio aurreratuko gaitasunak eskaintzen ditu zentroak Mekatronikan eta Doitasun Ingeniaritzan, Ingeniaritza Mekanikoan, Kontrol Automatikoan, Metrologia Dimentsionalean, Fabrikazio Teknika Aurreratuetan, in situ Kontrol Dimentsionalean, Aplikazio Zentroan, Sistema Autonomo eta Adimendunetan, Prozesuen Automatizazioan, Ekoizpen Sistemen Diseinuan eta Optimizazioan, Makina eta Azpimultzoen Garapenean, Neurri Handiko Makinetan edo Makina Eramangarrietan, besteak beste.

IK4-TEKNIKERen alor horretako posizionamenduaren beste erakusle bat da bere instalazioen barruan duela sektore eolikoko fabrikazio aurreratuko zentro berria. Zentro horretan, sektoreko punta-puntako zortzi enpresa elkartu dira, elkarlanean aritzeko diseinuaren, ingeniaritzaren eta prototipoen entseguen faseetan -balio erantsirik handiena ematen duten faseetan-, Euskadin egin daitezen.

The Guardian britainiar egunkariak (nazioarteko egunkari entzutetsuenetako bat da) IK4-TEKNIKERen gaitasunen berri eman du, Euskadik I+Garen alde egin duen apustuari buruz orain dela gutxi argitaratu duen erreportaje zabal batean.

Basque Industry 4.0

Bestalde, IK4-TEKNIKERek Basque Industry 4.0 jardunaldian parte hartuko du bihar, Bilbon. Eusko Jaurlaritzak antolatu du jardunaldi hori, “laugarren industria-iraultza” deiturikoa aztertzeko. Ekitaldi horretan, Euskadiko eta Alemaniako 700 adituk baino gehiagok eztabaidatu zituzten alor horretako azken joerak. Hainbat gai landuko dira: gehikuntzako fabrikazioa, elkarlaneko robotika, errealitate areagotua, cloud computing eta big data, besteak beste.

IK4-TEKNIKER izango da eguneko erakunde protagonistetako bat; izan ere, Loreto Susperregi zentroko ikertzaileak emango du hitzaldi nagusietako bat, IK4 Aliantza Teknologikoaren izenean. Ikusmen Artifizialaren berri emango du, 4.0 industriarako joera berrien atalean.

 

Partekatu

Beste berri batzuk