Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean izango den APTEren Nazioarteko Konferentziarako izen-ematea zabalik

Bizkaia

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak APTEren (Espainiako Parke Teknologikoen Elkartea) Nazioarteko Konferentzia antolatu du azaroaren 23rako Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen instalazioetan

“2020tik harago: teknologia disruptiboak” izenburupean, konferentzian teknologia horietan adituak diren hizlari ugari izango dira.

APTEren Nazioarteko Konferentzia oraingoan Sprik antolatutako Basque Industry 4.0 Meeting Point-en 4. edizioaren barruan dator.

edificioDagoeneko zabalik dira “APTEren Nazioarteko Konferentziarako” izen-emateak. Aurten, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatu du eta azaroaren 23an izango da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen instalazioetan, Donostian.

Sprik antolatutako Basque Industry 4.0- The meeting point 2017 jardunaldiaren barruan, eta “2020tik harago: teknologia disruptiboak” izenburupean, konferentzian, teknologia disruptiboen funtsezko alderdiak landuko dituzte, baita kontsumitzaileengan, langileengan eta jarduera ekonomikoan izan ditzaketen eraginak ere, hala, 2020tik harago Parke Teknologikoetan haien eragina aurresateko. Horretarako, Silvia Leal, Barak  Berkowitz eta Alexander Chernov izango dira hizlari gisa, arlo horretako aditu ezagunak. Era berean, Parkeetako enpresen kasu errealak eta teknologia disruptiboekin duten harremana landuko dituzten zenbait mahai-inguru izango dira; zehazki, Gipuzkoako 4k, Bizkaiko 2k eta Arabako 2k hartuko dute parte.

APTEren Nazioarteko Konferentzia da Estatu mailan parke Teknologikoek izaten duten hitzordu nagusia. Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea (APTE) irabazi-asmorik gabeko elkartea da; haren asmoa da zientzia- eta teknologia-parkeak sustatuz eta zabalduz, produkzio-jarduera berritzen eta dibertsifikatzen laguntzea, eta garapen teknologikoari eta garapen ekonomikoari laguntzea. Elkarteak Estatuan sakabanatutako 66 parke biltzen ditu guztira eta 7.736 enpresa daude instalatuta horietan, eta guztira 24.427 milioi euroko fakturazioa izan zuten (2015eko datuak). Enpresa horiek ehun eta hirurogei mila laguni baino gehiagori ematen diete enplegua.

Informazio gehiagorako edo izena emateko:

http://www.conferenciainternacionalapte2017.com/eu/

Partekatu

Beste berri batzuk