Basque Cybersecurity Centre herri-proiektu bat da

Eusko  Jaurlaritza  dagoeneko  ari  da  betetzen  legealdi  honetan  zibersegurtasunerako  zentro  bat  abian  jartzeko  hartu  zuen  konpromisoa;  zentro  horrek  4.0  Industriaren  esparruko  negozio-bide  berri  bat  irekiko  du  euskal  enpresentzat  eta  industriarentzat

Basque  Cybersecurity  Centre  gertakari  informatikoei  erantzuteko  300  lantaldez  osaturiko  nazioarteko  foro  batean  sartuko  da

Estibaliz HernaezEstibaliz  Hernaezek,  Eusko  Jaurlaritzako  Teknologia,  Berrikuntza  eta  Lehiakortasun  sailburuordeak,  gaur  adierazi  du  “Zibersegurtasunerako  Euskal  Zentroa  herri-proiektu  bat  dela  eta  orobat  konpromiso  bat, Arabako Teknologi Parkean  kokatua, Eusko  Jaurlaritzak  legealdi  honetarako  hartu  zuena  eta  dagoeneko  betetzen  ari  dena”.  Hernaez  “Aplikazio  industrialetako  zibersegurtasuna:  egungo  egoera  eta  joerak”   jardunaldiaren  irekieran  izan  da.  Ekitaldi  hori  IK4  aliantza  teknologikoak  antolatu  du  eta  Orona  Fundazioan  egin  da,  Gipuzkoako  Zientzia  eta  Teknologia  Parkeak  Galarretan  duen  eraikinean.

Ekonomi  Garapen  eta  Azpiegitura  Saileko  ordezkariak  bere  hitzaldian  esan  du  Basque  Cybersecurity  Centre  (BCSC)  zentroaren  helburuetako  bat  dela  “4.0  Industriaren  esparruko  negozio-bide  berri  bat  irekitzea”  euskal  enpresa  eta  industriarentzat  eta  zibersegurtasuna  sustatzea  euskal  enpresetan,  funtsezko  elementua  delako  kudeaketaren  berrikuntzarako.

Irakurtzen jarraitzea