GKNk AR Racking-en biltegiratze-soluzioak aukeratu ditu Nafarroan duen lantegirako

Albisteak, Bizkaia

AR Racking-ek hainbat biltegiratze-sistemaren konbinazio bat instalatu du, GKNk Carcastilloko instalazioan dituen produktuen bolumenari eta txandakatzeari egokituta

GKNren asmoa Carcastillokoa automobilgintzarako transmisio-sistemen ordezko piezen erreferentziazko lantegia bihurtzea da.

Proiektuaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=g67TNZWFEog

GKN Automotive propultsio-sistemetako munduko liderraren parte den GKN Ayra Servicio enpresak AR Racking biltegiratze-sistemetako espezialista aukeratu du Carcastillo (Nafarroa) lantegiko apalategi industrialen hornitzaile gisa.

GKN multinazionalak inbertsio estrategikoa egin du Nafarroan duen lantegian, Europan automobilgintzarako transmisio-sistemen ordezko piezen erreferentziazko planta bihur dadin eta salmentak epe laburrean hirukoizteko helburuarekin. Horretarako, GKNk AR Racking-ekin zerbitzuak aukeratu ditu biltegiaren eraginkortasuna maximizatuko duen operatiba logistikoa ahalbidetuko duten metalezko apalategi industrialak ezartzeko.

Biltegiratze-sistemen konbinazioa

AR Racking-ek hainbat biltegiratze-sistemaren konbinazioa instalatu du, GKNk Carcastilloko instalazioan dituen produktuen bolumen eta errotazio desberdinetara egokitzen direnak.

Paletizatutako produktua korridore estuko apalategietan biltegiratuko da (VNA apalategiak ere deituak), eta 5.696 pallet-era arteko edukiera ahalbidetu dute. Sistema hori apalategi konbentzionalen egokitzapena da, baina laneko korridoreak estutuz trinkotzen dira, eta horrek dentsitate handiko biltegiratze-sistema bat sortzen du, biltegiaren edukiera handitzea ahalbidetzen duena, espazioa handitu gabe.

Eskuzko picking bidez manipula daitezkeen tamaina txikiko GKNko ordezko piezak biltegiratzeko, AR Racking-ek 2164,5 metro lineal luzera duten karga ertaineko apalategi industrialak instalatu ditu. Oso apalategi moldakorra da, karga-unitate mota guztietara egokitzen dena eta biltegiratutako erreferentzietara zuzenean eta berehala sartzea errazten duena.

Era berean, karga luze eta bolumen handiak biltegiratu ahal izateko, AR Racking-ek 166,5 metro lineal luzeradun kantileber apalategi industrialak ezarri ditu. Mugikortasun handia eskaintzen duen sistema da kantileberra.

Era berean, bi altuerako solairuarte bat ere instalatu du AR Racking-ek. Solairuarteak 1.809 m2 ditu guztira, eta altueran azalera erabilgarria irabazteko aukera ematen duen biltegiratze-soluzioa da.

«AR Racking-en biltegiratze-sistemek Europako kalitate-estandar zorrotzenak betetzen dituzte. Gainera, biltegia planifikatuta geneukan bezala hornitzea prozesu arin eta erraza izan da», dio Pablo Hernando GKNko Project Managerrak.

Xabier Rica AR Racking-en ordezkari komertzial eta proiektuaren arduradunaren esanetan, «ziur gaude GKNk lehiakorragoa izango dela instalatutako industria-apalategi hauekin, eta, beraz, bere eragiketa logistikoa hobetu egingo dela».

Partekatu

Beste berri batzuk