Goraka ari diren soluzio digitalen alorrean nazioarteko saririk prestigiotsuena jaso du Nesplora-k

Gipuzkoa

nesplora-WITSAGipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dagoen Nesplora enpresaren “Analyzing human behavior using immersive technologies” proiektuak jaso du WITSA Emerging Digital Solutions sari ospetsua. Zerbitzu eta Teknologietarako Mundu Aliantzak (WITSA) –teknologiaren alorreko agintaritza gorena– ematen ditu sari horiek.

Elektronika, IKT eta Eduki Digitalen Sektoreko Enpresen Elkarteak (AMETIC) hala proposatuta, NASSCOM ILF kongresuan (Hyderabad, India) saritu zuten Nesplora. Izan ere, ebaluazio kognitiboaren esparruan diharduen enpresa teknologiko batek inoiz eskuratutako aitortzarik handiena da nazioartean.

Errealitate birtualeko (EB) plataforma bat diseinatu du Nesplora-k, funtzio kognitiborik garrantzitsuenak ebaluatzeko bost inguru biltzen dituena. “Neurozientzia, errealitate birtuala eta ebidentzia zientifikoa uztartuta, ikasle eta helduek izan ditzaketen arazo kognitiboak detektatzeko aukera ematen duen diagnosi-sistema bakarra da merkatuan”, azaldu du Unai Labiruak, enpresako CEOak.

Partekatu

Beste berri batzuk